"24H. Egun bat Victoria ontzian"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 9(e)ra
  • "24H. Egun bat Victoria ontzian"
  • "24H. Egun bat Victoria ontzian"

24H. Egun bat Victoria ontzian erakusketak ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas-bidaian murgiltzen ditu bisitariak.

Giropenak eta eraikinak berak Victorian, Bidaiarik luzeena egin zuen ontzian, itsasoratzera eta bertan gau eta egun bat bizitzera eramaten dituzte.

Juan Sebastian Elkanoren Victoria ontzian bizitako egunetako bateri buruzko erakusketa da. Magallanesek jasotako benetako aginduen, pilotuen, bidaiarien eta marinelen testigantzen bidez, eta XVI. mendeko nabigazio-eskuliburuetan oinarrituz, bidaiarik luzeena eta Elkanok eta bere gizonek bizitako esperientzia berreraikitzen dira. Nabigazioari buruzko testigantzez gain, Euskal Itsas Museoak XVII. mendean euskaraz idatzitako beste eduki literario batzuk gehitu ditu.

BIDAIARIK LUZEENA ERAKUSKETA

San Telmo Museoak Bidaiarik luzeena erakusketa izango du ikusgai. Erakusketa honetan, ibilbide berdingabe haren inguruko testigantza nagusiak bildu dira, data eta datu hotzez haratago, ezinezko zirudien itsasbidea amestu, ezezagunera abiatu, muga-ertzak arakatu eta, munduaren benetako irudia eta neurriak aurkitzean Historiaren bilakaera aldarazita etxeratu ziren itsasturi haien gizatasuna ezagutarazteko.

Ekainaren 26tik urriaren 24ra bitartean.

MUSEOA FAMILIAN

Familiek bi erakusketak pista jolas batekin euren kabuz bisitatzeko aukera izango dute. Euskal Itsas Museoan Txanton saguaren laguntzarekin, egun eta gau oso bat igaro ahal izango dute Victoria ontzian. Mapa doakoa da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta Museoko irekiera orduetan harreran izango da eskuragarri.

San Telmo Museoko Bidaiarik luzeena erakusketa bisitatzen duten familiek, aldiz, pista jolasaren laguntzarekin Lehen Mundu Biraren berri izango dute.

PROGRAMAZIOA

Mikrobisitak

Asteartetik-ostirala 12:30ean. Doan. 15 min. Erreserbarik gabe.

Bisitak "nahieran"

Museoko bitartekariak bisitarien ordutegira eta beharretara egokituko dira. Erreserba gomendagarria da. 2,5€

itsasmuseoa.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 9(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Euskal Itsas Museoa
    Kaiko pasealekua, 24
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDosn
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskal Itsas Museoa

Non

Euskadi, auzolana