Gandeia

Ultzama 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Gandeia

Kultur 2021 programaren baitan.

Gandeia musika-proiektu berezi eta berria aurkeztu du. Berezitasun nagusia instrumentu-prestakuntza bera da: biolinak, txistu-danbolinak eta pianoak osatutako hirukoa da, eta ziurrenik mota horretako musika-formazio bakarra izanen da. Baina bitxia eta askotarikoa da, halaber, interprete bakoitzaren musika-ibilbidea: Yorrick Troman paristarra musika sinfonikoaren munduan murgilduta bizi da, eta gaur egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren lehen concertinoa da. Amaia Cordobaerratzuarra Piano eta Musikologiako goi mailako tituluduna eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. Azkenik, Ion Irazoki beratarra Donostiako Udaleko Txistulari Bandako kidea da. Hiru instrumentu eta hiru ibilbide oso desberdin, baina euskal musikaren errepertorioarekiko interesagatik elkartuta: Aita Donostia, Hilario Olazaran Lizarrakoa, Eduardo Gorosarri, José Olaizola... Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta, batez ere, Nafarroako konpositore, melodia eta dantzak, mimoz hautatuak eta interprete berberek berariaz egokituak.

Baina dantzak ere pisu handia du bere emanaldietan, eta Lorea Lizarreta eta Oihana Santxotena arduratzen dira horretaz, horretarako berariaz sortutako koreografiekin. Proposamen freskoa eta dinamikoa, gure musikaz gozatzeko prestatua, beste latitude batzuetako melodia batzuk oso modu naturalean tartekatuz.

LOW FOOD JANARIA ETA GAZTA TAILERRA

  • Ultzama abeletxe eskola (Lizaso). 14:00
  • Helduak: 30 € / Haurrak: 12 €
  • Gutxieneko parte-hartzaileak 10 / Gehienez 35
  • IZEN-EMATEA: granjaescuelaultzama.com  info@granjaescuelaultzama.com T. 629 12 64 99

 

 

 

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia13:00
  • LekuaOrgiko Basoa (Lizaso)

    Ultzama

Non

Euskadi, auzolana