Kalakan

Orio 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Kalakan

Artizar azken diskoa aurkeztuko dute, kasu honetan, ibilbide berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe: Neo-trad electro-world euskal musika estiloan oinarritutako diskoa. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.

Jarduera doakoa, aire zabalekoa eta edukiera mugatukoa izango da.

Ekitaldietarako nahitaezkoa izango da gonbidapenak edukitzea (helduak zein adingabeak).

Gonbidapenak uztailaren 5etik hasi eta emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenago arte eskuratu ahal izango dira, online edo zentro zibikoetan eta kultur etxeetan (10:00-13:00).

Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Segurtasun-protokoloa dela eta, ohi baino motelagoa izango da tokietan kokatzea, beraz, aurreratu ordu erdiz iritsiera-ordua.

 

 

 

 

 

 

orio.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaPlaza
    Orio
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana