Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Ermua 2021(e)ko Abuztuak 23
  • Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du.

Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Segurtasun neurriak

Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea publikoaren gunera sartzeko. Eserlekuak euren artean 1,5 metroko distantziarekin kokatuko dira, eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzio osoan zehar, publikoa eserita egon beharko da, eta zine-gunea utziz gero, ezingo da berriro sartu.

Ikuskizuna amaitu ondoren, bertaratutakoek eserlekuetan egon beharko dute eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko dituzte, gunetik txandakatuta irteteko.

Ermuko Udala

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 23
  • Ordutegia22:00
  • LekuaOrbe Kardinala plaza (euria eginez gero, Santiago parrokia-elizako arkupeetan)
    Ermua
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana