Sara Azurza

Getaria 2021(e)ko Abuztuak 27
  • Sara Azurza
    Argazkiaren egilea: Santiago Farizano

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin lan egin zuen, besteak beste.

2018an bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Berak idatzitako abestiak dira ("Erlojuez Gainez" izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Horiek pop generora hurbiltzen dira eta oso akustikoak eta lasaiak dira. Azken bi urteetan, Sara bere estiloaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak Ameriketako eta Ingalaterrako bakarlariak izan ditu beti erreferente, eta oraingoan proposamen berri batekin dator: abesti berriei Soul kutsu handiagoa eman die.

Donostiako kantautoreak musika erabiltzen du bere emozio sakonenak adierazi, gurutzatu eta interpretatzeko eta jendaurrean erakusteko.

2020ko abenduaren 4an bere lehen single eta bideoklipa kaleratu zuen: "London Weather", hau ere Iker Laurobak ekoitzia. Eta maiatzaren 7an bere bigarren single-a "Ez Ohildu" kaleratu zuen. Abestiak antsietateari edo bestelako gaixotasun mentalei buruz gogoeta egiteko aukera eman nahi du, horiek normaltzeko, eta, abestiaren izenburuan esan dudan bezala, haien "ez uxatzea". Eñaut Gaztañagak grabatu eta nahastu du Gaztain Estudiosen.

Emozioz betetako mendi errusiar batetik pasatzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak kontzertu honek.’ Kanta animatuak eta mugituak, soularen erritmoaren azpiko abesti motelak eta intimoak...

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana