Serious Business

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abuztuak 28
  • Serious Business

Belar Sounds 2021 programaren baitan.

Serious Business 2015 urtean sortutako musika taldea da. Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koruak), Antxon Sarasua (pianoa, teklatuak, koruak) eta Ander Zulaika (bateria, koruak) musikariek osatzen dute; guztiek esperientzia handia dute musika munduan (Alex Ubago, Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Arima Beltza...).

Taldeak blues eta rock estiloak ditu bere musikaren oinarri, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, hala nola funk, R&B, pop eta jazz estiloak. 2015ean bere lehen lana (“Really Serious”) kaleratu zuten eta, besteak beste,  Hondarribia Blues Festivalean aurkeztu ostean, laukoteak bigarren albuma kaleratu zuen 2019ko urrian, ’The Last Port Sessions’ izenpean.

 Disko honen bigarren edizioa Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu zuen 2020ko udan

Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

 




Laburrean

Non

Euskadi, auzolana