Expodistrito 2021 (iraila-urtarrila)

Bilbao 2021(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • Expodistrito 2021 (iraila-urtarrila)

Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa irailaren 1ean hasiko da. Programak, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu erakusketa ibiltariak. Oraingo honetan, hamar pintura-, argazki- eta bestelako teknika-proposamen izango dira irailetik urtarrilaren hasiera arte, goizez eta arratsaldez.

Aitor Fernández Vázquez (margoa), José Ramón S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Libres&Sostenibles (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintza), David Santiago eta Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza), Imanol Marrodan eta “Algunas Mujeres Pioneras” (margoa) eta “Las misiones pedagógicas 1931 – 1936” izango dira udal zentroetan Expobarrutiko programazio berriaren barruan, ikusi ahal izango diren erakusketak.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

  • Aitor Fernández Vázquez. “Marginal 33” - Margoa

Lan hau bere bizipenen fruitu da, belaunaldi baten eguneroko eszena urbanoaren erretratua ikusgarri egiteko interesaren emaitza. Bere obrak beraien gaiek duten keinu- eta konposizio-gordintasun berarekin tratatzen ditu.

Datak
Irailaren 1etik 30era - San Inazio-Ibarrekolanda
Urriaren 4tik 15era- Otxarkoaga
Urriaren 19tik 29ra- San Frantzisko
Azaroaren 22tik abenduaren 10era - La Bolsa (Alde Zaharrean)
Abenduaren 14tik urtarrilare 7ra- Castaños

  • Jose Ramón S. Alzola - Margoa

Gozatu nahi duenari mihisea zeharkatu eta koadroan sartzera gonbidatzen du, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera.

Fechas
Irailaren 1etik 14ra - Abando
Irailaren 16tik 30era - Begoña
Urriaren 4tik 15era - San Inazio-Ibarrekolanda
Azaroaren 22tik abenduaren 10era - San Frantzisko
Abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra- Errekalde

  • José Vicente Sobradillo - Margo

Ingeniari erretiratua da. Mihisearen gaineko olio-pintura bere pasioa da, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

Datak
Irailaren 1etik 14ra - La Bolsa (Alde Zaharrean)
Irailaren 16tik 30era - Castaños
Urriaren 19tik azaroaren 18ra - Begoña
Azaroaren 22tik abenduaren 10era - Errekalde
Abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra - San Inazio-Ibarrekolanda

  • Karen Amaia. “Esto no es un árbol” – Argazkigintza

Erakusketa hau Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin artistak egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zituen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.

Datak
Irailaren 1etik 30era - San Frantzisko
Urriaren 19tik azaroaren 18ra - San Inazio-Ibarrekolanda
Azaroaren 22tik abenduaren 10era - Castaños
Abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra - La Bolsa (Alde Zaharrean)

  • Alfonso Moral. “Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles” – Argazkigintza

(SI! Nazioarteko Elkartasuna)

Guatemalako Sololá departamentuan, indarkeria matxista gainditzen duten Kaqchikel emakume indigenek euren alternatiba produktiboak sortu dituzte, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuta.

Datak
Irailaren 1etik 14ra- Begoña
Irailaren 16tik 30era - La Bolsa (Alde Zaharrean)
Urriaren 4tik 15era - Castaños
Azaroaren 3tik 18ra – Errekalde

  • Sol Agirre. “Ver, Mirar, Observar” - Argazkigintza

Erakusketa hau artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia da. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.

Datak
Irailaren 16tik 30era - Abando
Urriaren 19tik azaroaren 18ra – Castaños
Azaroaren 22tik abenduaren 10era - San Inazio-Ibarrekolanda

  • “Emakume aitzindari batzuen bilduma” - Margoa

IES ERREKALDEBERRI BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa aurkeztu nahi dute. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, erakusketa honen helburua da gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzutea.

Datak
Irailaren 16tik urriaren 29ra - Errekalde
Azaroaren 3tik 18ra – Otxarkoaga
Abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra - Begoña

  • BILBOARGAZKI 2021. Argazkigintza

Francisco Ubillla. “Calle” (Premio Sony World Photography Award 2017)
Txileko fotokazetari hau (Santiago, 1981) prentsako, dokumentaletako eta kaleko argazkigintzan espezializatuta dago. Ekitaldietan eta erretratuetan ere badu esperientzia. Diego Portales Unibertsitateko kazetaria da (Santiago, Txile), eta Argazkigintzako masterra da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun Palma de Mallorcan bizi da, eta Associated Press (AP) agentziaren eta El País egunkariaren korrespontsal kolaboratzailea da. Gainera, fotokazetaritzako katedra irakasten du Palma de Mallorcako Alberta Giménez Unibertsitatean.

Datak
Urriaren 4tik 15era - San Francisco
Urriaren 19tik 29era - La Bolsa (Alde Zaharrean)

  • David Santiago, Juan Tapia. “Pinceladas de luz” – Fotografía

20 iruditan zehar, natura “ikusteko” eta ulertzeko modu bat erakusten digute, pinturaren zazpi korrontetan oinarriturik: inpresionismoa, erromantizismoa, sinbolismoa, surrealismoa, abstrakzioa, espresionismo abstraktua eta minimalismoa.

Datak
Urriaren 4tik 29era - Abando

  • Imanol Marrodan. “Tantaka. Aske Rot Punkt Art”

TANTAKA boulder-eskaladako espazio-eskultura-arkitektura da. Sortzaileak eta bere semeak osorik eta pertsonalki sortutako esperientzia da. Lan-prozesua bi urte baino luzeagoa izan da. (2019-2021)

Datak
Azaroaren 5etik 30era- Abando

  • “Misio pedagogikoak 1931-1936”

Erakusketa honek ezagutzeko aukera ematen digu, “misio ibiltariak” alegia. Misio hauek, duela 90 urte, hainbat zerbitzu eskaintzen zituzten: liburutegi zerbitzua, herriko museoa, zinemaren eta proiekzio finkoen zerbitzuak, herriko abesbatza eta antzokia, musika zerbitzua eta txotxongiloak. Erakusketa hau Blas de Otero fundazioarekin eta Ikasleen Egoitzarekin batera egin da, ACAMFE (Asociación de Casas-Museo y Fundaciones de Escritores) delakoaren barruan.

Datak
Abenduaren 3tik urtarrilaren 5era - Abando

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 1(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana