Getxophoto 2021

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021

Begihandik sortua eta kudeatua, GETXOPHOTO orain dela 14 urte Getxon –Euskal Herria– gertatzen den irudian oinarritutako jaialdia da. Parte-hartzaileagoa, hibridoagoa, konprometituagoa eta jasangarriagoa izateko etengabe ahalegintzen den jaialdia da.
 
Jaialdiak izaera tematikoa du, eta mundu osoko sortzaileen proposamenen bidez, gaur egungo erronkei aurre egiten dien plataforma da, bide batez, hausnarketarako espazioak sortu eta publikoekin elkarrizketa pizten duena.
 
Getxophoto 2021- Partekatu, Jon Uriarteren eskutik

Garraiobideen eta komunikazio-teknologien garapen globalak mundu erabat interkonektatua eta interdependentea eratu du. Pertsonen, komunitateen eta botere publiko eta pribatuen arteko elkarrekintza azkarragoa eta iraunkorragoa duen nazioarteko agertokia. Informazioaren eskuragarritasunak eta migrazio-fluxu handiek planeta-kontzientzia moduko bat sortu dute, batetik, kulturak hurbilduz edo harreman eta helburu komun berriak ezarriz, eta, bestetik, gero eta handiagoak diren desberdintasun ekonomikoak, aurreiritzi ideologikoak eta politika erreakzionarioak agerian utziz.

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak, bere 15. edizioan, partekatzearen ideiak barneratzen dituen adiera berri horiek aztertzea proposatzen du –instalazio ez-konbentzionalen bidez eta jaialdiko espazio fisikoan zein digitalean–.

Komisarioa Jon Uriarte

Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

ERAKUSKETAK:

 

BESTELAKO JARDUERAK

TAILERRA Instadeath

  • Roc Herms eta Daniel Moreno Roldán-ekin
  • Noiz: Irailak 4, larunbata
  • Ordua: 16:00 – 20:00
  • Non: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia Plaza 1)
  • Prezioa: 10,00 €
  • Lekuak: 10

ZITAK Itxialdia vol.8 Ezer ez da berdin

  • Noiz: Irailak 3, ostirala
  • Ordua: 09:30 – 14:30
  • Non: Punta Begoñako galeriak (Ereaga kaia)
  • Prezioa: 20,00 €
  • Lekuak: 40

PROIEKZIO IBILTARIA Public Protest Video

  • Elkarbanatu ala ez elkarbanatu? Hori da kontua
  • Noiz: Irailak 4, larunbata
  • Non: San Nikolas plaza eta Basagoiti etorbidea. Bila gaitzazu
  • Ordua: 21:00

ELKARRIZKETAK Now You See Me Moria

  • Noiz: Irailak 5, igandea
  • Non: Punta Begoñako galeriak
  • Ordua: 12:00

ELKARRIZKETAK Hamaiketako

BISITAK Getxophoto Por

BISITAK Goizeko bisitak

  • Euskaraz: irailak 12 eta 18 (igandea eta larunbata)
  • Gaztelaniaz: irailak 11, 19, 25 eta 26 (larunbatak eta igandeak)
  • Ordua: 11:30
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 2:30h
  • Prezioa: 4€
  • Lekuak: 10 saio bakoitzean

BISITAK Gaueko ibilbideak

  • Euskaraz: irailak 24, ostirala
  • Gaztelaniaz: irailak 10 eta 17, ostiralak
  • Ordua: 20:30
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 2h
  • Prezioa: 4€
  • Lekuak: 10 saio bakoitzean

FAMILIAN Familientzako bisitak

  • Noiz: Iraila 12, 19 eta 26, igandeak
  • Ordua: 12:00
  • Prezioa: 4€

HITZORDUAK Opening

  • Noiz: Irailak 3, ostirala
  • Ordua: 19:30
  • Non: Andrés Isasi Musika Eskola, Areeta

MEJORES AMIGOS PARA SIEMPRE (LOB – LAGUNIK ONENAK BETIKO) MAPS

  • Argazki eskoletako ikasleen topaketa
  • Parte-hartzaileak: Elisava, IEFC, Fuga, Univ. Politécnica de Valencia, Mistos, Lens, Efti, BlackKamera
  • Noiz: irailak 2, osteguna
  • Ordua: 15:00 – 20:00
  • Non: Romo Kultur Etxea, Areeta

DEIALDIA Herri partaidetza

  • Gaia: Elkarbanatu
  • Non: Algortako (Getxo) denden erakusleihoak
  • Laguntzailea: Algortako Dendak
  • – Deialdi itxia –

FAMILIAN Zure bisitarako lagungarriak

Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, Mara Mara proiektu pedagogikoak familientzako oso material dibertigarria osatu du: galderak, ideiak, jolasak eta Jaialdia beste begi batzuekin ikusteko hainbat lagungarri.

ELKARRIZKETA Transparency

  • Noiz: irailak 11, larunbata
  • Ordua: 11:00
  • Non: Getxophoto bulegoa (Amezti 6)

BISITAK Bisita berezia

  • Noiz: Irailak 4, larunbata
  • Ordua: 11:30
  • Lekua: Irteera-puntu desberdinak
getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana