Getxophoto 2021: "Contours", Mark Dorf-en erakusketa

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "Contours", Mark Dorf-en erakusketa

Mark Dorf artista iparramerikarraren lanak zalantzan jartzen du gizakiaren eta naturaren arteko harremana, eta baita hark naturan duen lekua ere. Horretarako, arreta jartzen du natura hori deskribatzen duten hitz eta irudietan, pertsonen eta hauen ingurune naturalaren arteko harremana modu hierarkiko batean ezarriz.

Zer hizkuntza mota erabil daiteke ingurumenarekiko harreman antropozentrista suntsitzailea birplanteatzeko? Posible al da natura ikuspegi ez-gizatiar batetik pentsatzea? Dorfen lanak kontraesan jakin batzuk biltzen ditu, ikuspegia aldatu eta gizakia erdigunean jartzen duten irudikapen tradizionaletatik aldentzerakoan sortzen direnak. Horretarako, naturaren ikuspegi erromantikoaren erreferentzia bisualak, baliabide digitaletatik eta Internetetik hartutako beste batzuekin uztartzen ditu. Bere irudiek sortzen duten harridura kezkagarriak beste ikuspegi bat proposatzen du, normala denetik urrun geratzen dena. Ikuspegi horretan, teknologia gizakiarengandik at dagoen elementu arrotz bat izan beharrean, berezkoa duen tresna kontsideratzen da, teknologia horren garapen eta erabilerak norabide berrietara bidera daitezkeelarik.

Projection eta Lenny dira Contours proiektua osatzen duten irudietako bi, ikus-entzunezko pieza batekin batera, eta Getxoko gasolindegian instalatzeko, Dorfek, hurrenez hurren, triptiko eta diptiko moduan jarri du.

Mark Dorf

1988an AEBetan jaioa, Mark Dorf New Yorken bizi da. Bere praktika artistikoan argazkigintza, bideoa, baliabide digitalak eta eskultura uztartzen dira. Bere azken obran, Dorfek gizakiak “naturarekin”, hirigintzarekin, diseinuarekin eta ingurune birtualekin dituen pertzepzioen eta interakzioen eraginak jasotzen ditu. Bere lanak etorkizun inklusiboago baten ikuspegi bat lantzen du, bai ikuspegi ekologikotik bai sozialetik, Antropozenoaren berezko ingurumen-kolapsotik aldenduz eta Natura berria bat irudikatuz. Dorfek Zuricheko Museum Für Gestaltung, Center for Maine Contemporary Art, Houston Center for Photography, Le Lieu Unique de Nantes, Frankfurter Kunstverein eta Limako Arte Garaikideko Museoan izan ditu erakusketak, besteak beste. FOAM Amsterdam, Fidelity Investments eta Deutsche Bank bezalako bilduma pribatu eta publikoetan dago bere obra. Bere argitalpenak mundu osoko liburutegien parte dira, horien artean Metropolitan Museum of Arteko Thomas J. Watson Liburutegia, Yale University-ko Robert B. Haas Family Arts Library eta Columbia University-ko Avery Liburutegia.

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaGasolindegia (Algortako etorb. 74)
    Getxo
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana