Getxophoto 2021: "False Idol", Leonard Suryajayaren erakusketa

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "False Idol", Leonard Suryajayaren erakusketa

Leonard Suryajaya artista txinatar-indonesiarraren lanak gizarteak identitate queer migratzaileei ezartzen dizkien muga legal eta ideologikoei erantzuten die. Abiapuntu gisa bere esperientzia hartuta, bere familiarekin eta maite dituen pertsonekin elkarlanean egindako antzerki-eszena konplexuak sortzen ditu.

Suryajayaren erretratu koloretsu, ausart eta kaotikoki antolatuek, bere bizi-ibilbidea islatzen dute, sistema kultural, sinesmen erlijioso eta muga-politika ezberdinek zeharkatzen dutena. AEBetan bizileku iraunkorra lortzeko prozesu zurrun eta nekagarria, eta maitasunaren eta familiaren ikuskera hetero-patriarkala dira False Idolen abiapuntu nagusiak. Argazkiek, seriea osatzen duten bideo eta testuekin batera, gobernuari bere nortasuna erakusteko duen beharrari erantzuten diote, eta baita prozesu horretan, Indonesian jatorri txinatarra duen gutxiengo baten parte izatearen eta zapaldutako sexu-orientazioa izatearen ondorioz, sortzen diren traumak aintzatesteko beharrari ere.

Anabasaren erdian, bitxikeriaren edertasuna partekatzeko eta ospatzeko gonbidapena da, familiarekin eta maite dituen pertsoekin elkarlanean egindako prozesu hau.

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaEreaga hondartza
    Getxo
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana