Getxophoto 2021: "Feedlots", Mishka Henner-en erakusketa

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "Feedlots", Mishka Henner-en erakusketa

Mishka Henner artistaren Feedlots serieko irudiek haragi-industria intentsiboak ingurumenean duen eragina dokumentatzen dute. Satelite bidezko ehunka irudi harrapatuz egindako argazki hauek, itxuraz abstraktuak, AEBetako behien gizenketarako dauden zenbait etxalderen azpiegiturak erakusten dituzte.

Etekina ahalik eta denbora laburrenean maximizatzeak, 20 urtetik gorako txahalen bizi-itxaropena laburtzea eskatzen du, hazkuntzarako hormonak eta antibiotikoak dietan sartzearekin, eta korta eraginkorrak eraikitzearekin batera. Animaliek sortutako gernu eta simaur tonak, aintzira erraldoietara sartzen diren hodiek bideratzen dituzte, azkenean deskonposatzeko behar diren produktu kimiko ezberdinak lurrera iragazten direlarik. AEBn nagusi den haragi-ekoizpen prozesu intentsibo honek, aldi berean, lur eremu luzeak eskatzen ditu eta baita elikagaiak hazteko ongarriak erabiltzea ere.

Hennerren lanak domeinu publikoan eskuragarri dauden irudiak identifikatu, eraldatu eta birkokatzen ditu, eta gizakiak sortutako ekoizpen- eta erauzketa-sistemek gainerako izaki bizidunengan eta planetan duten eragina aztertzen du.

Mishka Henner

Belgikan jaio zen 1976an, eta gaur egun Erresuma Batuan bizi da. Londresko Goldsmiths Collegen egin du masterra eta bere praktika aberatsak eremu digitala eta interes kultural eta geopolitikoa barne hartzen ditu. Liburu, film eta lan fotografiko eta eskultorikoak ekoitzi ohi ditu, kultura eta industria azpiegiturei buruz hausnartzen dutenak, dokumentu-ikerketa zabala eta Interneten lortutako materialetatik abiatuta irudiak xehetasunez berreraikitzea uztartzen dituen prozesu batean. Bere obra Museum of Modern Art, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art, Pariseko eta Metz-eko Centre Pompidou, Londresko Victoria & Albert Museum, Municheko Pinakothek der Moderne, Pekingo Ullens Center for Contemporary Art, FOAM Amsterdam eta Turner Contemporaryko Margner-en erakutsi da. 2013an International Center of Photography-ren Infinity Award for Art saria jaso zuen. Deutsche Börse sariko finalista izan zen eta, 2014an, Prix Pictet sarikoa, Estatu Batuetako petrolioaren eta behi-okelaren industriek zizelkatutako paisaietan oinarritutako eskala handiko lanengatik.

 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaEreaga hondartza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana