Getxophoto 2021: "Gallery.Delivery", Sebastian Schmieg-en erakusketa

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "Gallery.Delivery", Sebastian Schmieg-en erakusketa

Internet bidez eska daitekeen talde erakusketa eta etxez etxeko performancea da Gallery.Delivery. Banatzaile batek kubo zuridun forma daukan galeria-motxila eramango du eskaeran adierazitako helbidera, eta bertan erakusketa denbora labur batez atonduko.

Gure bizitzaren alde guztietan Interneten presentzia izateak, jokaleku berri bat ekarri du, non munduaren alde material guztiak berehala eskuratzeko ahalmena egintzat jotzen den. Dirudienez, eskakizun bakarra sarera konektatutako ordenadore bat edukitzea baino ez da. Baina, aldiz, benetako langileak dira arropa garbitzen dutenak, paketeak banatzen dituztenak, janaria garaiz helarazteaz edota, gauez, txirrindu alokatuak edo patineteak banatzeaz arduratzen direnak, hiritarrek lo egiten duten bitartean.

Erakusketa-espazioa eta talde-erakusketa bera berehala eskuratzeko promesa hedatzen du Gallery.Delivery proiektuak. Ohiko zerbitzuetan ezbezala, riderra ez da ate kanpoan geratzen, aitzitik, etxeetan sartu, aldi baterako erakusketa instalatu eta obrak salgai jartzen ditu (beti ere indarrean dauden osasun-neurriak betez). Momentu horretan bertan, erakusketaren instalazioa eta banatzailearen bitartekari eta komisario papera esperientziaren erdigune eta ardatz bihurtzen dira.

Bizi izandako bizitza elkarbanatu lelopean eta festibal honetarako propio, MawatreSek aldi baterako erakusketan komisario-lanak egin ditu. Bertan Ismael Iglesias, Jorge Isla, Gala Knörr, Yohnattan Mignot, Alain Urrutia, Liben Svaart, Jone Elorriaga eta Mikel Erkiaga artistek hartuko dute parte.

Sebastian Schmieg

Tübingen (Alemania) jaio zen 1983an, eta Berlinen bizi eta lan egiten du. Stuttgarteko Merz Akademien eta Berlingo University of Artsen ikasi zuen. Interfazeak diseinatzeko eskolak ematen ditu Dresdeko HTWn. Schmiegek irudien, testuen eta gorputzen zirkulazio algoritmikoa ikertzen du. Gure gizartearen interfazea sarean zeharkatzen duten eta haien atzean ezkutatzen diren errealitateak aztertzen dituzten esku-hartze ludikoak sortzen ditu. Bereziki, lana, kudeaketa algoritmikoa eta adimen artifiziala ditu ardatz. Bideoarekin, webguneekin, instalazioekin, artista-liburuekin, software pertsonalizatuekin edo deliveryarekin lan egiten du. The Photographers’ Gallery London, MdbK Leipzig, HeK Basel eta Chronus Art Center Shanghai aretoetan erakutsi dute. Eta digitalki, besteak beste, Link Cabinet, Rhizome.org frontpage, Cointemporary edo ScreenSaverGalleryn.

 

 

 

 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaPunto Info (Amezti 4)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana