Getxophoto 2021: "Hives 2400 A.E.C. – 1852 D.E.C."

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "Hives 2400 A.E.C. – 1852 D.E.C."

Artxiboko irudien bidez, Hives lanak erlauntzen historia berrikusten du. Erlauntzei buruzko ikerketak interes eta arreta txikia piztu du arkeologo eta ikertzaileengan; ez da haien kontserbazioa zaindu, zatikatua dagoen eta funtsik ez duen kontakizun bat sortuz.

1852an erlauntz modernoa jaio zenetik, egituren eraikuntzak garatzeari utzi zion. Erlauntzak kutxa moduan estandarizatu ziren eta erlezaintzak 4.400 urteko aniztasun arkitektonikoari bizkarra eman zion. Beste profesional batzuekin elkarlanean, Aladin Borioli artista suitzarrak Apiantaldea sortu zuen. Eurak eraikitako artxiboa homogeneizazioaren aurreko garaian zentratu zen, K.a. 2400. urtera arte atzera eginez, hain zuzen ere. Narrazio bisualaren egitura finkoa baztertuz, linealtasunak polimorfismoari egiten dio leku, diseinu grafikoa, argazkia eta testua erabiliz, erlauntzen historia berbisitatzeko. Seriea osatzen duten 375 irudiek gizakiek gizaki ez direnentzat egindako arkitekturaren historia aberatsa ikusgai ipintzen du.

Hives artxiboa Apian izeneko ikerketa proiektuaren zati bat da, erleen eta gizakien arteko harremana ikertzeko metodo teoriko, ikonografiko eta etnografikoak erabiltzen dituena.

1988an Suitzan jaioa, Aladin Borioli Bevaixen bizi da. Argazkigintzan lizentziatu zen Lausanneko Ecole Cantonale d’Art-en eta ikusizko eta hedabideetako antropologian maisutza lortu zuen Freie Universität Berlinen. Gaur egun, Filosofia Kritikoari buruzko programa bat egiten ari da The New Centre for Research and Practice-n. Bere lanak antropologiaren eta filosofiaren metodoak jaso, eta artearen eta erlezaintzaren praktikarekin uztartzen ditu. 2014az geroztik, DIY Apian ikerketa-proiektua garatzen ari da, gizakien eta erleen arteko antzineko harreman interespezifikoa ikertzeko. Emaitza, testua, argazkia, soinua edo bideoa nahasten dituzten etnografia polimorfoak dira. Apian proiektu kolaboratzailea ere bada, sentsibilitate partekatuen inguruko topagunea, eta esaterako, Randolf Menzel neurobiologoarekin eta Laurent Güdel eta Ellen Lapper artistekin garatua izan da. Proiektu hau berriki erakutsi da Eyebeam 2021, Images Vevey 2020, ICA Londres 2020 edo CTM Festival Berlin 2019an, besteak beste. 2020an, Hives/Ruches (RVB/Images Vevey, 2020) liburua argitaratu zuen, erlauntzaren atlas bisuala.

 

 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00. Igandeetan: 11:30-14:00
  • LekuaAzoka – Mercado (Torrene 4)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana