Getxophoto 2021: ""Now You See Me Moria" (Amir, Noemí, Qutaiba, Ali, Mustafa & Raoul)

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: ""Now You See Me Moria" (Amir, Noemí, Qutaiba, Ali, Mustafa & Raoul)

Now You See Me Moria Europako migrazio politikek errefuxiatuen bizitzan dituzten ondorioak salatzen dituen proiektua da. 2020ko abuztuan, Amir, errefuxiatu afganiarra, eta Noemí, Holandan bizi den espainiar editore grafikoa, Moriako (Lesbos uhartea, Grezia) errefuxiatu-esparruko bizitzari buruzko irudiak eta testigantzak biltzen eta argitaratzen hasi ziren Instagramen. Qutaiba, Siriako errefuxiatua, eta Ali eta Mustafa, Afganistangoak, @now_you_see_me_moria egitasmoan sartu ziren geroago. Hilabete gutxiren buruan milaka jarraitzaile bildu dituen plataforma honek, kanpamendu horretako bizi-baldintza eskasak gogor salatzen ditu.

Hedabideek esperientzia batzuk jaso dituzten arren, kanpamenduko egoerak ez du hobera egin eta bere ikusgarritasun publikoa murriztu egin da. Fotokazetariek sarrera debekatuta dute han eta bertan lan egiten duten GKEetako langileei argazkirik ez ateratzeko eskatzen zaie. 2021. urtearen hasieran, New Yorken bizi den Raoul diseinatzaile alemaniarra sartu zenean, webgune bat sortu eta kanpamendu honetako argazkiekin posterrak egiteko, inprimatzeko eta Europako hirietako kaleetan itsasteko deialdia egin zen, 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zutena.

Amirrek, Lesbos irlako Moriako kanpamentuan bizi den errefuxiatu afganiarrak, eta Noemík, Holandan bizi den argazkilari eta editore espainiarrak, sortutako kolektiboa da hau. Kanpamentuko bizitza dokumentatzen duten argazkiak biltzen eta istorioak partekatzen hasi ziren biak Instagrameko @now_you_see_me_moria kontuan. Geroago, Qutaiba Siriako errefuxiatua eta Afganistango Ali eta Mustafa batu zitzaizkien. Ondoren, besteak beste, diseinatzaile grafikoen, artisten eta ikasleen komunitateak mugimendu horrekin bat egin zuten, errefuxiatu hauen egoeraren aldaketa eskatzeko ikusgarritasuna oso garrantzitsua dela sinetsita. Kolektibo deszentralizatua eta parte-hartze askekoa da hau, non interes pertsonalak ekintza partekatuen mende dauden eta sormena kontzientziaziorako tresna den. Lankidetza-proiektu honen azken helburua herritarrak eta politikariak, huts egin duen Europako migrazio-erregimenarekin eta haren ondorioekin aurrez aurre jartzea da.

 


 

 

 

 

 

 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaGeltokia plaza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana