Getxophoto 2021: "Online Culture Wars"

Getxo 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxophoto 2021: "Online Culture Wars"

 

Online Culture Warsek ehunka meme politizatu bildu eta antolatzen ditu, eta baita eragin handiko irudi eta sinbolo politikoak ere. Disnovation.org kolektiboak diseinatutako mapak Interneten dauden borroka kulturalak islatzen dituzten elkarrizketak zabaldu nahi ditu, eta aldi berean bere aktore, influencer eta erreferente politikoak testuinguruan kokatu.

Itxuraz bigarren mailakoak diren produktu, ekintza edo elementuen politizazio handia, sare sozialetako eta foroetako memeak kasu, Interneteko borroka kulturalen ondorioetako bat da. Sare sozialen ezaugarriek eta diseinuak, zein nonahi agertzeko duten aukerak, hainbat eta hainbat pertsona ospetsuren presentzia handitzen dute, horrela, online eztabaidak gero eta politizatuago, polarizatuago eta erradikalagoak izatea sustatuz.

Meme-gerrak sarean jazotzen diren narratiben, ideien eta kontrol sozialaren gaineko borrokak dira. Bai gobernuko inteligentzia sailek eta baita talde independenteek berez edo modu antolatuan hasiak izan daitezke, eta sarritan, beraien eragina online eremutik haratago joan izan da.

Disnovation.org

Disnovation.org kolektiboak egindako kartografiak sarean gertatzen diren tirabira ideologiko horien irudikapena eskaintzen du, horretarako meme Political Compass sistema bisuala erabiliz.

Disnovation.org Parisen bizi diren artista kolektibo batek osatzen du. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea du, eta arte garaikidearen, ikerketaren eta pirateriaren arteko elkarguneetan lan egiten du. Disrupzio, espekulazio eta eztabaida-egoerak garatzen eta sortzen dituzte, ideologia tekno-positibista nagusiak zalantzan jartzeko eta sortzen ari diren narratibak bultzatzeko. The Pirate Book pirateri buruzko antologia dute publikatua sarean eta beraien ikerketek arte, ikerketa eta argitalpen-lanak barne hartzen dituzte. 2018an Design Trust Grant jaso zuten Txinako shanzai kulturari buruzko ikerketa bat egiteko. Parisko Centre Pompidoun, Berlingo Transmediale museoan, New Yorkeko Museum of Art and Design-en eta Sao Pauloko FILEn erakutsi dituzte, besteak beste, beren lanak eta nazioarteko aldizkari ugaritan argitaratu dituzte, hala nola, Forbes, Die Zeit, Wired edo Le Temps, eta Cono Neural.it edo Torrentfreak.com online plataformetan.

 

 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaPunto Info (Amezti 4)
    Getxo

Non

Euskadi, auzolana