Trikidantz

Esteribar 2021(e)ko Irailak 2
  • Trikidantz

Kultur 2021 programaren baitan.

Trikidantz Taldea erromeria talde bat da, Iturenen sortua, Nafarroako iparraldean. Ibilbide luzeko taldea gara, eta herri eta auzo anitzetan ibili gara, gure musikarekin jaiak eta ospakizunak animatuz eta girotuz, Euskal Herrian zein kanpoan. Horrez gain, bi disko eta zenbait kantu sortu ditugu hainbat erakunde eta festatarako. 2020ko martxoan, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz, ordurako antolatuta genituen ekitaldi ia guztiak eten genituen.

Hori horrela izanik, eta gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitu behar dugula sentituz, 2020ko urrian Bizitzaz Goxatu izenburupean argitaratu genuen gure azken lana, eta orduz geroztik hainbat aldiz aurkeztu izan dugu agertokietan, hala nola Agoitzen, Tafallan, Lesakan, Burlatan, Iruritan, Donezteben eta Durangoko azokan. Etengabe errebindikatzen ari gara kultura segurua dela eta hori lau haizetara zabaldu nahi dugu, kontzertuak ahalik eta leku gehienetan antolatuz. KULTURprogramari esker Zubiri bisitatuko dugu.

 

 

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 2
  • Ordutegia21:00
  • LekuaZubiriko Plaza Nagusia

    Esteribar
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana