UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Karmele Jaiorekin literaturaz"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 3(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Karmele Jaiorekin literaturaz"

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Karmele Jaioren literaturaz arituko gara Uda Ikastaro honetan eta horretarako, egilea bera izango dugu gure artean. Jaioren literatur ibilbidea aztertu duten adituekin solasean abiatuko gara eta bere unibertso literarioa alderik alde zeharkatzen duten obsesio eta helburuak izango ditugu hizpide. Hiru ipuin libururen egilea da Jaio: Hamabost zauri (Elkar, 2004) Zu bezain ahul (2007, Elkar) eta Ez naiz ni (2012, Elkar), eta beste hainbeste eleberrirena: Amaren eskuak (2006, Elkar); Musika airean (2010, Elkar); eta azken Euskadi Sariaren irabazle den Aitaren etxea (Elkar, 2019). Horiekin batera, Orain hilak ditugu (2015, Elkar) poema liburua ere kaleratu du Jaiok, eta guztietan gailentzen da genero rolek mugatzen dituzten pertsonaien arteko ixilune, inkomunikazio edo desiretan barneratzeko gaitasuna. Emakumezkoak dira gehienetan Jaioren literatur lanetako protagonistak eta euren begirada, oroimen, edo keinuei esker barneratzen gara euren barrunbeetan, euren emozioetan. Mireia Gabilondok maisuki egokitu zuen Jaioren eleberri ezaguna bere Amaren eskuak (2012) filmean, eta bera ere gurekin izango dugu.

Helburuak

Karmele Jaioren obra aztertu eta obraz solas egitea.

Jaioren literatur lanetan nabermentzen den genero politikaz aritu eta baita maskulinitate/feminitate ereduez ere.

Karmele Jaioren literatur lanen zinema-egokitzapenez hausnarketa egin.

Jaioren obren itzulpenak aztertu.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaroa modu bimodalean eskainiko da eta hitzaldi, eztabaida nahiz Amaren eskuak pelikularen emanaldia barneratuko ditu.

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko irailaren 2(e)tik 2021(e)ko irailaren 3(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana