Ache pa ti

Aoiz/Agoitz 2021(e)ko Irailak 3
  • Ache pa ti

Kultur 2021 programaren baitan.

Ache Afrikako yoruba hizkuntzako hitza da, Karibe aldean erabiltzen dena. Ache pa ti adierazpena zorte on, oparotasun edo zoriontasun nahia litzateke, musika latindarrean oso presente dagoena. Ache pa ti taldea 2002. urtean sortu zen, ibilbide luzeko eta hainbat jatorritako (klasikoa, jazza, folklorea...) 5 musikari nafar elkartu zirenean, musika latinoaren zaletasunak elkartuak.

Urte hauetan euskal tradizioko melodiak eta afrokaribetarrak konbinatu eta latin-bask izeneko estiloan moldatu ditu. Harrigarria da emaitza, bertako folklorearen melodia ezagunak agertu direlako txistuarekin interpretatutako erritmo latindar boteretsuekin edo Karibeko musikako gaiekin nahastuta, inprobisazio jazzistiko ugarirekin.

Emanaldi askoren ondoren, 2019an Aunitz Urtez CDa grabatu zuten (haren esanahia, Baztanen, Karibeko Ache pa tiren antzekoa da), eta lan horren zati bat jaso zuten bertan. Hemengo eta hango gaiak ageri dira: Tiko Otsagiko, Agurra edo Bonbolontena, La bikina Drume negrita edo Los tamalitos de Olga.

KIDEAK

  • Fermín Goñi: txistu eta tronpeta / 
  • Jose Ramón García: pianoa eta moldaketak / 
  • Jokin Zabalza: baxu elektrikoa / 
  • Andoni Zugasti: congak eta perkusioa / 
  • Dani Arias: bateria


BISITA GIDATUA EL IRATI S.A  ERAKUSKETA GUNERA

  • 17:00 Prezioa: 2 € / Gehienezko parte-hartzaileak 10
  • IZEN-EMATEA: agoitz.eus cultura@aoiz.es  T. 637 44 81 07

 

 

 

 




Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 3
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKultur Etxea
    Aoiz/Agoitz
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana