MAPAMUNDISTAS 2021: "Compost-ables"

Huarte/Uharte 2021(e)ko irailaren 3(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • MAPAMUNDISTAS 2021: "Compost-ables"

MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa.

Adriana Tamargo eta Guillermo Escribanok ikuspegi ez-antropozentriko batetik heldu diote zainketen gaiari. Gizarte esparrutikharatago eraman dute eztabaida, edo, hobeki
esanda, beste modu batera zedarritu dute zaintza-lanen ekosistema. Compost-ables proiektuan, agente-sare baten laguntza bilatzen dute Uharte zentroaren inguru hurbilean. Bertako kafetegiekin batera arituta, kafe-hondarrak bilduko dituzte eskulturak egiteko lehengaitzat erabiltzeko. Hondakin horretan interesa dute onddoen eta landareen gustuko substratua delako, eta proposamen honetan espezie horiekin ere elkarreragin nahi dutelako.

Halaber, ondoko jendea gonbidatuko dute prozesuan parte hartzera, gizakien eta ez-gizakien arteko egilekidetza gerta dadin. Sormen-laborategitik igaro eta gero, eskulturak arte-zentroaren ondoko ingurune naturalean utziko dira, bertan poliki eraldatu daitezen euriaren eta eguzkiaren pean.


 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana