Belceblues

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Irailak 4
  • Belceblues

Belar Sounds 2021 programaren baitan.

Beraien izenak esaten duen bezala, hirukote honek Deabruarekin paktua sinatu du zuzenekoetan ikusleak aho zabalik lagatzeko. Soinu indartsuan oinarrituz blues klasiko eta modernoa nahasten dute. Euskarazko eta ingelesezko letrak tartekatzen dituzte sormen handiko gitarra doinuekin eta tronpeta harrigarri batekin. 

Estatuko blues eta jazz jaialdi garrantzitsuenetan jotzeaz gain, Estatu Batuetako “Road to Memphis” munduko blues txapelketan parte hartu dute. Ikusleak bluesaren sustraietara gerturatzeko saio didaktikoak ere egiten dituzte. 

Bi disko eta dokumental bat kaleratu dituzte dagoeneko, eta indar berrituta datoz laukote formatuan

Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

 




Laburrean

Non

Euskadi, auzolana