EMMusikadas 2021: Delaporte

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Irailak 8
  • EMMusikadas 2021: Delaporte

EMMusikadas 2021

Delaporte azken urteetako sentsazioa da, eta horren erakusgarri dira musika independentearen hiru MIN sari garrantzitsuenak 2021eko azken edizioan lortu zituztenak.

Sandra Delaporte eta Sergio Salvi dira, elektro-pop bikote italiar-espainiarra. Orain arte bi EP, #ONE (2017) eta #UNO (2018), eta bi LP, Como anoche (2019) eta Las Montañas (2020), kaleratu dituzte. Horiekin batera, Espainian eta AEBetan zehar bira egin dute eta munduko musika jaialdi nagusietan aritu dira, Mad Cool-etik SXSW-era, Espainiako kontzertu-areto nagusietan sold out-ak lortzeaz gain. Giorgio Moroder edo Bomba Estéreo bezalako artistekin partekatu dute agertokia.

Martxoaren 8an abiatuko da "Titanas", Delaporteren proiektu berria, 7 artistarekin batera: Amaral, Anaju, Belako, Dora, Rigoberta Bandini, Rozalen eta Zahara. Las Montañas bere azken lanaren berrikuspena da "Titanas" proiektua.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana