Hitzaren Eskola 2021-2022

Azpeitia 2021(e)ko irailaren 8(e)tik 2022(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • Hitzaren Eskola 2021-2022

Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 120 ordu
Matrikula-prezioak: Orokorra: 375,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 250,00€
Matrikula-epearen hasiera: 2021eko maiatzaren 19a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko ekainaren 17a

--

Pandemiak ez gaitu hobeak egin. Nasobukoa jantzi dugu eta apur bat zailagoa da hitz egitea, pentsatzen dena esatea. Eman behar hitzaren ahal bakarra eguneroko epaiketa etengabean norbere kontra erabiltzeko arrazoiak ematea baino ez dela. Esan daitekeen hori mugatzen eta zedarritzen ari garela etengabe, hizkuntza geroz eta abstraktuagoa ari zaigula bihurtzen. Hala eta guztiz ere, zer geratzen zaigu hitza besterik?

Hitzak josten du gure bizitza, pentsamendua eta jarduna. Eta egunerokoa izanagatik ez gara ohartzen bere botereaz, gure bizitza egituratzeko duen ahalmenaz.

Hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunaren oinarrian daukaten idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile, gidoigile eta abarrak ekarriko ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea. 

Hatsa da hasieran, hotsa da hurrena, hitza da gero. Hiztuna da bat, beste ezeren aurretik. Gero dator irakurle, idazle, bertsolari, kazetari, itzultzaile, zernahi izatea, baina hasieran bat hiztuna da, eta hitzezkoa da mundua. Iturri ugaritatik edaten du gero, ez hitzetik bakarrik, artetik, musikatik, zinetik, edonondik, eta bizitza bera du, azken finean, bere osotasunean, bere heldu ezinean, lanerako ekai. Baina hitza du tresna, hizkuntza du lehengai, eta hizkuntza bere egin behar du, mundua kontatzeko.

Idatzi, aldatu, ezarri, ezabatu, berridatzi, itzuli, esan, esan, eta berriz esan. Berbaren sormen laborategi honetan, hainbat iturritatik edanez, nork bere ahotsa bilatu ahalko du, nork bere hitza.

 

Hona Hitzaren Eskolari buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua

 

Eman izena hemen

 

Dinamoa

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko irailaren 8(e)tik 2022(e)ko martxoaren 26(e)ra
  • Ordutegiaasteazkena: 18:00-20:00 + larunbata: 10:00-13:00
  • Lekua Dinamoa Sormen Gunea
    Soreasu. Foru Kalea, 6
    Azpeitia
  • Zenbatekoa250 / 375 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Dinamoa Sormen Gunea

Non

Euskadi, auzolana