"33 paraleloa, bidaia gatazkan zehar"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "33 paraleloa, bidaia gatazkan zehar"

33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena. Mendebaldeko Saharan hasi eta Ekialdeko Balutxistan arteko txangoa duzue honako hau; bidean, Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan... zeharkatuko ditugu. Argi izpirik iristen al da munduko leizerik sakonenera? Nolakoak dira hango etxeak eta basamortuak? Eta haietan bizi direnak? Ikusi, entzun eta ukitu daitekeen erakusketa da "33 Paraleloa": 30 argazki, dokumental bat eta hamaika objektu ditugu horretarako tresnak.

Bisita gidatuak Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakirekin.

Irailak 18:

10:30-11:45 (Euskara)

12:00-13:15 (Gaztelania) - bertan behera

17:00-18:15 (Euskara)

18:30-19:45 (Gaztelania)

Irailak 19 :

10:30-11:45 (Euskara)

12:00-13:15 (Gaztelania)

Izena emateko hurrenkeraren arabera erreserbatuko da plaza (20 pertsonako taldeak)

Izen-ematea :

943481471 / lankidetza@donostia.eus

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00- 20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00.

Itxita astelehen eta jaiegunetan.

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana