BBK Udazken Soinuak musika-zikloa

Bilbao 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko abenduaren 23(e)ra
  • BBK Udazken Soinuak musika-zikloa

Bizitzeko ordua da. Musika sentitu, dantza egin eta ozenki abesteko ordua. Talde onenez, bizipen zirraragarriez eta zuzeneko musikak eskaintzen digun giroaz gozatzeko ordua. BBK Udazken Soinuak Bilboko BBK Salara iritsiko da sentimendu hori, musikak gure bizitzari ematen dion kar, ilusio eta askatasun hori gogorarazteko, musika-munduko talde ahaltsuen eta indartsuenekin.

Zikloa irailean hasiko da, eta Kokoscha eta Mujeres taldeek indie-rock-pop estiloa ekarriko dute, ezinbesteko hitzorduak generoaren zale ororentzat. Urria Marwán musikari, idazle, poeta eta momentuko kantautore ezagunenetako baten zuzenekoarekin hasiko da; Anne Lukin 2020ko OT lehiakide ohiaren fintasunarekin jarraituko da; eta hilabetea amaitzeko Ezpalaken eszenaratze kementsua, rock euskaldunaren apustu sendoena, Mungiako TOC talde gaztearekin batera, eta mundu guztiaren ahotan dabilen Los Estanquesen euforia ere segurtatuta dago, baita itzelak diren Rufus T. Firefly rock-taldearen ikuskizun alternatiboa ere, abesti berriak ekarriko dituztelarik. Aste batzuetan musika-soinu eta -estiloen artean bidaiatuko da, zuzeneko apurtzaile batzuen eta artista gonbidatuen moldakortasunaren arteko nahasketa ezin hobea sortuz. Azaroaren erdialdean Niña Coyote eta Chico Tornadoren rock gitarra ezagunekin jarraituko du zikloak, eta abenduan amaituko da Lukieken euskararik latzenarekin, Brunaren maisu-letra eta erritmo saihestezinarekin, Axolotes Mexicanosen estilo liluragarri eta dibertigarriarekin, La Plataren errebeldia lagun dutela etorriko direlarik, eta, azkenik, zikloa bikain amaituko duen Soto Asaren techno-trap hiritarrarekin.

Kontzertu bakoitzaren edukiera indarrean dagoen araudiaren arabera kontrolatuko da, eta COVID-19aren aurkako prebentzio-neurri guztiak beteko dira, kultura-ingurune seguru batean.

BBK Udazken Soinuak zikloak musikaren eta hiriaren arteko lotura esploratu, gozatu eta sortzearen alde egiten du, emozionatzearen ideia pertsonifikatzen duten artistei esker. Hiria inoiz ez bezala dardaraziko duten zuzeneko bakarrak. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Sarrerak uztailaren 23retik 12:00etatik aurrera.

EGITARAUA

IRAILA

  • 09/09 - Kokoshca
  • 09/19 - Mujeres

URRIA

  • 10/08 – Marwán
  • 10/10 – Anne Lukin
  • 10/15 – Ezpalak + TOC
  • 10/16 – Los Estanques
  • 10/30 – Rufus T. Firefly

AZAROA

  • 11/11 – Niña Coyote eta Chico Tornado

ABENDUA

  • 12/16 – Lukiek
  • 12/18 – Bruna
  • 12/19 – Axolotes Mexicanos
  • 12/23 – Soto Asa

Sarreren salmenta: https://salabbk.bbk.eus/
Prezioak:
Marwán eta Rufus T. Firefly, 18 €
Gainerako kontzertuak: 15 €

 

Sala BBK

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko abenduaren 23(e)ra
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana