Egilearen Jardunaldiak 2021: “Original bat osatu gabeko liburua da” Tailerra

Bilbao 2021(e)ko Irailak 9
  • Egilearen Jardunaldiak 2021: “Original bat osatu gabeko liburua da” Tailerra

Jesús Ortizek “Original bat osatu gabeko liburua da” Tailerra eskainiko du  VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan, ostegunean, irailak 9, 16:00etatik 17:30etara. #Egilea21 Jardunaldiko tailer guztiak Cedrok babestuak dira. 

Tailerrak testu baten manipulazioari egingo dio erreferentzia. Ez ditu diseinua, maketazioa, azalen lanketa eta bestelakoak jorratuko, eskuizkribu bat ekoizpenean sartu aurretik duen prozesuari buruz arituko da ordea, original bat aurkezten duen idazle batek, idazlana onartzekotan gertatuko denaren ideia orokor bat jaso dezan. Eta autoargitalpenak izan dezakeen ezberdintasuna.

“Egile baten edo ugariren originalarekin hasten den, eta ekoizpena hasten denean (paperean inprimatzeko edo liburu elektroniko bihurtzeko fitxeroak entregatzean) bukatzen den prozesuari deitzen diogu liburu baten edizioa. Argitaletxe bakoitzak bere moduan egiten du, baina ongi egindako edizio batean beti egon behar duten operazio zerrenda bat dago”, dio Jesús Ortiz editoreak.

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

Irailaren 9an, 16:00etatik 17:30etara egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla." target="_blank">escritoresaee@gmail.com helbidean, gai moduan #TallerEdición jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte. 

Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Irailak 9
  • Ordutegia16:00
  • LekuaBizkaiko Foru Liburutegia
    Diputación, 7
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana