UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Eduardo Chillida Eskola"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko irailaren 10(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Eduardo Chillida Eskola"

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eduardo Chillida eskolaren lehen edizioak ezagutzera eman nahi du XX. mendeko arte garaikidearen historian oinarrizkoa izandako artista bat, ezinbestekoa izan zena bereziki eskulturan egindako ekarpenengatik. Chillidaren (Donostia, 1924-2002) obraren azterketa da Uda Ikastaro honen ardatz nagusia, eta eskultorea ikuspegi zabalago batetik ezagutzeko aukera eskaintzen du, haren ondarean sakon aztertuta eta, era berean, haren lanaren inguruko narratiba berrien sorrera ahalbidetuta.

Horrez gain, Uda Ikastaroan, artistaren obra jasangarritasunaren ikuspegi zabal batetik aztertuko da. Chillidaren lanean naturarekiko errespetu sakona hautematen da. Horren erakusgarri ditugu naturarekin bat egiten duten haren eskulturak, hala nola Haizearen Orrazia, Gijongo Elogio del horizonte eta Chillida Leku museoa bera. Haren obretan erabilitako materialen nobleziak ere agerian utzitako naturarekiko harreman horretaz harago, Ida Ikastaro honetan artistaren alderdi humanista berreskuratu nahi da; izan ere, gizarte kohesioko zeregin bat bete zuen, topaleku gisa eraikitako obren bidez, eta gainera, obra horietan agerikoa da ere eduki etikoa eta filosofikoa.

Helburuak

Eduardo Chillidaren lana eta pentsamendua ezagutzera ematea.

Ezagunaren mugak hausteko borondateak markatutako haren obraren izaera aztertzea.

Chillidaren figura hainbat ikuspegitatik deskubritzeko aukera emango duten narratiba berriak eraikitzea.

Artistaren lana aztertzea, jasangarritasunaren ikuspegitik, gure lurraldean utzi zuen aztarna eta haren naturarekiko errespetua azpimarratuz.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Metodologia

Ahal den neurrian, jarduera aurrez aurrekoa izango da, hizlarien hitzaldi bidez. Jardunaldi bakoitzaren amaieran, parte-hartzaileen arteko eztabaida sustatuko da. Uda Ikastaroan Eduardo Chillidaren obran adituak, arte garaikidean adituak eta artistak izango dira. Azken egunean, Chillida Lekura bisita egingo dute, eskultorearen lana bertatik bertara ezagutzeko, naturarekin zuzenean hitz eginez.

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko irailaren 9(e)tik 2021(e)ko irailaren 10(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana