Kale Giroan (Andoain): Grises

Andoain 2021(e)ko Irailak 10
  • Kale Giroan (Andoain): Grises

Kale Giroan 2021 - Andoaigo udako kultur egitaraua.

Grises musika taldea definitzen ez duen adjektibo bat baldin badago, hori, hain zuzen ere, bere izen propioa da, grisa. Bere soinuaren aberastasun kromatikoak karakterizatuta, Zestoako (Gipuzkoa) boskote honek formula perfektua aurkitu du 80ko hamaradako soinu horiek egungo pop rock ñabardurekin nahasteko.

GONBIDAPENAK

Gonbidapenak ikuskizun guztietarako ekainaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira Kutxabanken eta Bastero Kulturguneko leihatilan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 gonbidapen eskatu ahal izango ditu ekitaldi bakoitzeko.

Banatu gabe geratzen diren gonbidapenak ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago eskuratu ahalko dira Basteroko leihatilan.

Ikusleak sarrerak eskuratzeko garaian arduratsuak izan daitezen eskatzen da. Edukiera mugatua denez, garrantzitsua da erabiliko diren sarrerak bakarrik eskatzea, eskaintzen diren ikuskizun eta emanaldiek, doakoak izan arren, kostua baitakarkiote Udalari.

Leitzarango Otieta parkeko ikuskizunetarako gonbidapenak Bastero Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian bakarrik eskura daitezke, bertaratuz. Aurrez banatu ez diren gonbidapenak ez dira Leitzaranen banatuko.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 10
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGoikoplazako frontoia
    Andoain
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin

Non

Euskadi, auzolana