Magialdia 2021 - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 13(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Magialdia 2021 - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia
  • Magialdia 2021 - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia
  • Magialdia 2021 - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia

Gasteizko Magialdiaren 33. edizioa irailaren 13tik 19ra bitartean egingo da, eta estatuko zein nazioarteko ilusionistek parte hartuko dute bertan. Arabako Ilusionisten Elkarteak antolatzen du ekitaldia, zeina egokitu egin baita parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko.

Nazioarteko Magia Gala egingo da Principal antzokian, Gertuko Magiako Nazioarteko Gala,eta Haurrentzako Gala. Horietaz gain, magia ikuskizunak izango dira Ignacio Aldecoa kultura etxean eta Atarian, magia ibilbideak hiriaren erdialdean, eta magia emanaldiak erakusleihoetan.

Aurtengo ediziorako mago profesional hauen presentzia baieztatu da:

Espainiatik:

  • Jandro
  • Jessica Guloomal
  • Martilda
  • Dream
  • Samuel Arribas
  • Luis Boyano y Rocío
  • Dani Polo
  • Pipo Villanueva
  • Joaquín Matas
  • José Arcario

Beste herrialde batzuetatik:

  • Ricardo Rodríguez (Txile)
  • Roberto Mansilla (Argentina)
  • Daniel Ketchedjian (Uruguai)
  • Ton Stone (Suedia)
  • Nikola Arkane (Irlanda)
  • Rafael Scholten (Holanda)
  • Dion (Holanda)
  • Jimmy Delp (Frantzia)
  • Jaana (Alemania)
  • Roberto Giobbi (Suitza)
  • Henry Evans (Argentina)

Aurreko edizioetan bezala, 200 mago, profesional zein amateur, etorriko dira estatu osotik eta beste herrialde batzuetatik Magialdiaren programa profesionalean parte hartzera; Europa biltzar etxean izango da, irailaren 17tik 19ra bitartean.

Magialdiaren aurretik MagialdiAraba jaialdia egingo da, magia ikuskizunak probintzia osora zabaltzeko asmoz.

MAGIALDIA 2021: EGITARAUA

Magialdia

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko irailaren 13(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana