"Itsasoaren aurrean", Angel Ispizuaren erakusketa

Zarautz 2021(e)ko irailaren 14(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • "Itsasoaren aurrean", Angel Ispizuaren erakusketa
    ©Ángel Ispizua

Zer da, azken batean, itsasoa?

Zergatik liluratzen gaitu? Zergatik tentatzen gaitu?

Dogma batek bezala inbaditu ohi gaitu eta ertz izatera behartzen gaitu.

MARIO BENEDETTI

 

Badirudi Mario Benedettiren poemaren lerro hauek Angel Ispizua inspiratu zutela duela 2 urte argazki sorta hau hartzen hasi zenean. Igerilari eta urpekari trebea, haurtzarotik itsas uretan murgildua, oraingoan itsasertzean geratu da, itsasoaren aurrean, lilu- ratuta kirolarien joan-etorriekin, haurren jolasekin, eta oinak uretan dituztela, hondartzan batera eta bestera paseoan dabiltzanekin. Guzti hauekin, eta gurekin, behin eta berriz hondartzara, itsaser-tzera, itzularazten gaituen erakarpen hori partekatzen du Ispizuak.

Izan ere, berdin dio zer eguraldi egiten duen, beti aurkituko dugu norbait hondartzan. Kantauriko kostaldean zehar ateratako argazki hauetan, gurasoak ikusten ditugu beren seme-alabei gazteluak eraikitzen laguntzen, hondarretan baloiekin edo uretan taularekin jolasten; haurrak korrika edo ariketa gimnastiko harrigarriak egiten, gizon eta emakume talde txikiak zutik berriketan, itsaser-tzean edo bazterretik urrun; beren hamaketan etzanda ere bai, ba-tzuk irakurtzen, beste batzuk lo egiten, pentsatzen edo besteei begira; ibiltariak, bakarka edo taldean, askotariko janzkera dutenak, bainujantzi probokatzaileekin doazenetatik hasi eta gorputzaren zatirik handiena estalita daramatenetaraino. Era berean, poltsan toalla soil bat eraman dutenen eta ezer faltako ez zaion kanpamentu handi bat egin dutenen artean nolako aldea dagoen ikus dezakegu. Eta kirolariak. Bainulariak, uretan jolasteko asmoz sartzen direnetatik edo eguzkitan luzaroan egon ondoren freskatzea besterik nahi ez dutenetatik hasi eta hurrengo lehiaketei begira euren praktika neurtzen duten diziplinatuenetaraino. Igerilari hauek, igerian aritzeaz gain, itsasertzetik beren lagunen eboluzioak beha-tzen dituzte; surflariek bezala, urteko sasoia edozein dela ere, eguneko edozein une baita ona olatuak hartzeko. Eta, itsasoaren aurrez aurreko ikuspegia inoiz alde batera utzi gabe, Ispizua gero eta gehiago hurbildu da uretara, eta arreta handiagoz hartu ditu kirolari horiek, itsasoan sartu-irtenean, olatuen erritmoan.

Hau da argazki hauetan ikusten duguna bertan agertzen diren pertsonei begiratzen diegunean, baina beste askoren kasuan beren arrastoa baino ez dugu ikusten, eta horrek pentsarazten digu izango direla beste asko, inongo arrastorik gabekoak. Eta horrek zerikusia du argazkiaren ezaugarri nabarmenetako batekin, paregabea egiten duena eta bes-te diziplina batzuetatk bereizten duena: denbora gelditzearena. Denboraren joana agerian uztearen zentzuan gelditzea, aldaketen testigantza gisa, baina baita gure existentziaren iheskortasuna isla-tzen duena ere. Kasu honetan, eta aurreko lanean hasi zuen praktikarekin jarraituz, pertsona taldeak leku masifikatuetan erretratatu zituenean, Ispizuak segundo bateko esposizioa egitea deliberatu du hartualdian. Horri esker, denbora-tarte txiki horretan gertatzen dena nahi duen plastikotasunarekin erregistratu du, baina, gainera, erabaki tekniko horrekin denboraren iragankortasuna eta betikotasuna irudika-tzeko ideia azpimarratzen du.

JESUS MARI SARASUA

Erakusketaren komisarioa


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 14(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non

Euskadi, auzolana