"Salas de Música en la Calle" zikloa: Guarimba

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Irailak 14
  • "Salas de Música en la Calle" zikloa: Guarimba
    Argazkia: Guarimba (Facebook)
  • "Salas de Música en la Calle" zikloa: Guarimba

Salas de Música en la Calle zikloa.

Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzekoEmanaldiak udako astearteetan izanen dira, doan, arratsaldeko zortzietan, ekainaren 22tik irailaren 23ra, lekuak bete arte, ondorengo toki hauetan: Burgoen plaza, Jito Alai, San Jose plaza, Salesianasen patioa, O-ko Andre Maria plaza eta Takonera. 

Simona izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Iker Martinez eta zaldi herrenak, Lemon y Tal, The Lizards, The Titanians, Leihotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaO-ko Andre Mariaren plaza
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana