"Euskal Pilotaren historia. Bidaia berezi bat"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 15(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "Euskal Pilotaren historia. Bidaia berezi bat"

Erakusketa ibiltari bat da, gasteiztarrei euskal pilotaren mundua eta berezitasunak gerturatzeko sortua. Pilotaren bilakaera hurbileko ikuspuntu batetik erakutsiko du, hiriko hainbat agertokitan. Erakusketak irudiak, tresnak, irakurgaiak eta bestelako materialak erabiliko ditu, Arabako Euskal Pilota Federazioaren jardueraren berri emateko, gertu-gertutik.

Gasteizko gizarte etxeetara hurbiltzen diren pertsonek ezohiko bidaia batean parte hartzeko aukera izango dute. Bidaia horretan kirola, kultura eta herritartasuna batu egingo dira, bertan erakutsiko diren argazki, kirol-tresna eta testuen bidez.

Joko eta jarduera ludiko bat da pilota. Antzinatik datorkigu, baina garai batetik hona, hemen gure artean finkatu zen eta hemengo abizena hartu zuen: Euskal Pilota eta Euskal Herria.

Erakusketaren egutegia:

  • Ibaiondoko gizarte etxea: maiatzaren 1etik 31era.
  • Hegoalde gizarte etxea: ekainaren 1etik 15era.
  • Pilarreko gizarte etxea: ekainaren 16tik 30era.
  • Zabalganako gizarte etxea: irailaren 15etik 30era.
  • Lakuako gizarte etxea: urriaren 1etik 15era.
  • Salburuko gizarte etxea: urriaren 16tik 31era.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana