"Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo", Irati Inorizaren instalazioa

Bilbao 2021(e)ko irailaren 16(e)tik 2021(e)ko urriaren 10(e)ra
  • "Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo", Irati Inorizaren instalazioa

  • DATAK: irailaren 16tik urriaren 10era.
  • TOPAKETA ARTISTAREKIN: urriak 6, asteazkena.
  • ORDUA: asteartetik ostiralera: 16:00-20:00 / larunbatetan: 11:00-20:00 / igandeetan: 11:00-15:00.

Irati Inoriza artistak "Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezia"-ren barruan "Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo" aurkezten du.

Ikus-entzunezko instalazio horretan, ur-izate zaharrak eta berriak esploratzen ditu, eta "erreala" deitzen dugunaren etorri oneko interpretazioak sustatzen, ulertzeko eta eraikitzeko ahalmen berriak aurkituz.

Caterina Ayataneo erakusketako komisarioren hitzetan, «gauez filmatuta, igerilari sinkronizatuen talde bat igerileku batean dantzan ari da. Horien mugimenduek gorputzaren mugak bultzatzen dituzte, agerian jarriz indarra, erresistentzia, malgutasuna eta grazia, urarekin harmonian, ausart. Urpean izaki bakar bihurtzen dira -lore bat, itsas izaki fin bat, gorputz kolektibo bat- baina arnasak izaki kaltebera bihurtzen ditu ezinbestean. Beti behin eta berriz ur-azalera jo beharra dute, bizkor eta banaka, arnasa berreskuratuz, berriro gizaki bilakatuta.

Interprete bakarti bat dabil Enkarterriko ekosisteman. Ilargiak gidatzen ditu haren gorputz-bihurritzeak, eta naturako indar ikusezinetan urtzen den munstro-izaki bihurtuko da. Erreferentzia eginez lamia euskal pertsonaia mitologikoei, Ofeliaren irudikapenari, Astrida Neimanisen ur-gorputzei buruzko pentsamenduari edo Billie Eilishen bideo musikalen ikus-lengoaiari, bai ura eta bai gaua intuiziorako leku bihur daitezen uzten du Inorizak, gorputzek naturarekin eta teknologiarekin jario-erlazio bat lotu dezaten. Artistak euskal mitologia, artearen historia eta kultura garaikidea hartzen ditu erreferentziatzat, harreman sare interkonektatu bat induskatzeko eta aurreikusteko, norbanakoaren gorputzari zein gizarteari eragiten dioten topaketa eta talken bidez eratuta".

Irati Inorizak gonbidatuta, Caterina Avataneok komisariatutako proiektua.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana