Donostia Festibala 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Irailak 24
  • Donostia Festibala 2021

Datorren irailean, Donostia Festibala hirira dator berriro Estatuko musika urbano indartsuenarekin. Hamargarren edizioa irrikaz espero dugun edizioa izango da, gaur egungo egoerara egokitutako edukiera eta formatuarekin baina, beti bezala, Estatuko musikaren panoraman itzal handia duten artistekin gozatzeko eta joera berriak ezagutzeko aukera eskaintzeko betiko asmoari eutsita. Donostiako Hipodromoaren ateak 17:30ean zabalduko dira irailaren 24an, ostirala, soinu urbanoen gosez etorriko diren ikus-entzule gazteak rap eta hip hop estiloetako sei talderen musikaz ase daitezen.

Kase.O artistak bere Kase.O Jazz Magnetism lan enblematikoaren hamargarren urteurrena aurkeztuko du; proiektu horretan, bere lirika Bartzelonako jazz eszenako hainbat musikarekin uztartu zuen eta, orain, magia hura gogoratzeko asmoz itzuli da oholtza gaineko zuzenekoetara. Los Chikos del Maíz taldeak bere hip hop malenkoniatsua ekarriko digu Donostiara, jada hain tristeak ez diren garai hauetarako, ukitu klasikoago batekin, laurogeita hamarreko hamarkadako musikaren ukituarekin. Lágrimas de Sangre taldeak bere reggae, rock, rap eta hip hop doinuekin beteko du agertokia, eta taldearen ibilbideko abesti klasikoekin batera, taldekideen bakarkako lanetako hainbat kanta ere eskainiko dituzte. Agertoki gainean arituko dira, era berean, SIMONA argentinarra bere collage unibertsoarekin, Aigory rapero donostiar hasiberria eta J.Largo artistaren trap/rap fusioa; bi azken artista horiek Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan dabiltza.

Orain arteko bederatzi edizioetan, Donostia Festibalak komunitate askotarikoa, gaztea eta aktiboa sendotzea lortu du artisten, ikus-entzuleen eta etengabeko garapenean dagoen hiriaren artean. Lotura horri esker, paregabeko topaketak, zuzeneko magnetikoak eta esperientzia gogoangarriak sortzen dira, eta 2021. urte honetan agertoki gainean gauzatuko da hori guztia.

Musika urbanoaren ezinbesteko eta erreferentziako hitzordu bihurtu da, zalantzarik gabe, Donostiako jaialdia, 10. edizioa baitu aurtengoa.

Sarrerak uztailaren 20an, asteartean, 12:00tan jarriko dira salgai, 30 euroko prezioarekin, eta hemen eros daitezke: www.donostiafestibala.com.

Last Tour

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko Irailak 24
  • LekuaHipodromoa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana