"Alice Neel: People Come First"

Bilbao 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • "Alice Neel: People Come First"
    "Nancy and Olivia" © Estate of Alice Neel, David Zwirner, Nueva York/Londres

Alice Neel: pertsonak lehenbizi lehen atzera begirakoa da Espainian, Alice Neel (1900-1984) artista estatubatuarrari eskainia. Anbizio handiko azterlan honek mendeko pintore erradikalenen artean kokatuko du egile hau. Justizia sozialaren defendatzaile, printzipio humanistekin hartua zuen konpromiso irmoak inspiratu zituen bere bizitza eta obra, eta horren erakusgarri ditugu aurkezpen honetan bildutako ehun pintura, marrazki eta akuarelak.

Erakusketak faxismoaren eta arrazakeriaren aurka manifestatzen ari diren aktibisten irudiak erakusten ditu hauekin batera: Depresio Handiak pobretutako biktimen pinturak, eta erretratuak New Yorkeko Spanish Harlemeko ¿Neelen auzoa¿ bizilagunenak, erakunde politiko desberdinetako liderrenak, queer antzezle eta artistenak, eta New Yorkeko diaspora globaleko kideenak. Gainera, erakusketan ikusgai daude 1930eko hamarkadan Neelek egindako akuarela eta pastel erotikoak, amen erretratuak eta irudi biluzien pinturak (batzuk sabel nabarmenekin haurdun), eta lan horietan antzematen den xumetasunak eta irreberentziak ez dute aurrekaririk mendebaldeko artearen historian.

Urte luzez New Yorken bizita, bere gairik iraunkorrena izan zen hiri hori. Izan ere, bere obra guztiek islatzen dituzte bertako kaleetako drama, bertako eraikinen eguneroko edertasuna eta, horren guztiaren gainetik, herritarren aniztasuna, erresilientzia eta adorea. “Niretzat, pertsona da lehenengo”, esan zuen Neelek 1950ean. “Gizakiaren duintasuna eta betiereko garrantzia aldarrikatzen saiatu naiz”.

Komisarioak: Kelly Baum, “Cynthia Hazen Polsky and Leon Polsky” Arte Garaikideko Arduraduna, eta Randall Griffey, Arte Moderno eta Garaikideko Arduraduna, The Met, Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre Arte-arduradunarekin batera.

The Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta The San Frantzisko Fine Arts Museum-ekin elkarlanean


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana