José Félix González Placer-en erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 24(e)tik 2021(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • José Félix González Placer-en erakusketa
    Irudia: 'Mano 1'. José Félix González Placer. Data ezezaguna

José Félix González Placer (Vitoria-Gasteiz, 1951-1991) Bilboko Arte Ederren Goi Eskola/Fakultatean sortutako artista izan zen, eta jarduera zabala garatu zuen joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeiko hamarkada osoan. Haren interes artistikoak oso zabalak izan ziren. Nabarmentzekoak dira pintura, ilustrazioa eta animazio zinematografikoa. Aitzindari izan zen Euskadin arlo horietan.

Bereziki interesatu zitzaizkion gizakia, haren nortasun ugariak eta alderdi sozialak. Figurazio ireki bat praktikatzen zuen, lerro-dotoretasun handiarekin eta, askotan, Kitaj eta Hockneyren pop britainiarraren eragina nabari zitzaion, besteak beste. Azterketa-kasu honetan Bildumako obrak erakutsiko dira, artistaren artxiboko dokumentu sorta zabal batekin batera.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 24(e)tik 2021(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana