Lorea Alfaro, Rosalind Nashasbib eta José Félix González Placerren erakusketak

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • Lorea Alfaro, Rosalind Nashasbib eta José Félix González Placerren erakusketak
    Irudia: 'Mano 1'. José Félix González Placer. Data ezezaguna

Lorea Alfaroren eta Rosalind Nashasbiben bi erakusketa ireki zituen Euskal Herriko Arte Garaikideko Euskal Museoak irailaren 17an, eta beste erakusketa bat inauguratuko du hilaren 24an, Jose Felix Gonzalez Placerena.

Irailaren 17an, Testuinguruak bilduma batetik abiatuta erakusketa programaren barruan, Artium Museoak Lorea Alfaro artistaren bi bideo aurkeztu zituen, <3 S P S <3 BLOOD eta <3 S P S <3 INK, museoaren bildumarako berriki erosiak (A02 aretoan, 2022ko urtarrilaren 16ra arte). do mess with me erakusketan, bi pieza hauez gain, Alfaroren lanen sorta bat ere bildu da, horien artean Paski eta Paretara, paper margotuarekin egindako piezak, eta Tú re-post bideoa. Lorea Alfaroren eta Rafa Castells argazkilariaren arteko elkarrizketa biltzen duen do mess with me argitalpena ere plazaratuko da erakusketarekin batera. Testuinguruak bilduma batetik abiatuta museoaren funtsetan sartu berri diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko erakusketa sorta bat da.

Egun berean, hilaren 17an, Artium Museoak Rosalind Nashashibi artistaren obra aurkeztu zuen Z aretoa programarako erakusketa proiektu berri batean. Proposamen horretan, artista britainiarraren bi film proiektatuko dira, batetik, Vivian 's Garden eta Part One: Where There Is a Joyous Mood, There a Comrade Will Appear to Share a Glass of Wine, eta, bestetik, Nashashibik erakusketa prestatzen ari zela museoan egindako hainbat margolan egongo dira ikusgai. Erakusketa honen inguruan, museoak argitalpen bat plazaratu du Francisco Salasen testu batekin. Z aretoa programak zinemagintzaren lurraldera jauzi egiten duten artisten eta erakusketa formatua arakatzen duten zinemagileen lanak ikusgai jartzeko espazio bat eskaintzen du, Garbiñe Ortegaren komisariotzapean.

Azkenik, irailaren 24an, José Félix González Placer (Vitoria-Gasteiz, 1951-1991) artistaren erakusketak zabalduko ditu ateak. Bilboko Arte Ederren Goi Eskola/Fakultatean sortutako artista izan zen, eta jarduera zabala garatu zuen joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeiko hamarkada osoan. Haren interes artistikoak oso zabalak izan ziren. Nabarmentzekoak dira pintura, ilustrazioa eta animazio zinematografikoa. Aitzindari izan zen Euskadin arlo horietan.

Bereziki interesatu zitzaizkion gizakia, haren nortasun ugariak eta alderdi sozialak. Figurazio ireki bat praktikatzen zuen, lerro-dotoretasun handiarekin eta, askotan, Kitaj eta Hockneyren pop britainiarraren eragina nabari zitzaion, besteak beste. Azterketa-kasu honetan Bildumako obrak erakutsiko dira, artistaren artxiboko dokumentu sorta zabal batekin batera.

 

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana