MAPAMUNDISTAS 2021: "The Anonymous Project, The Deep End"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • MAPAMUNDISTAS 2021: "The Anonymous Project, The Deep End"

MAPAMUNDITARRAKen 15. edizioa.

2017. urtean abiatu zenetik, The Anonymous Project bilduma bat osatzen joan da Kodakchrome koloretako 15.000 diapositibarekin, denak familia-albumetatik hartuak. Lee Shulman proiektuaren fundatzailearentzat bildumaren irudi bakoitza une berezi bati dagokio eta giza familia handiaren egunerokoaren parte da. Labean, argazki sorta hautatu bat aurkezten digu, guztietan keinu bera agertuta: Uretara salto egitea. Lurra ez ukitzeko gorputzaren abiada hori, ia hegan egitekoa eta grabitatearen indarrari men egitekoa, geure-geurea da haurtzarotik beretik. Halaxe da, baita ere, murgiltzeko sentsazioa, burua urpean hondoratzekoa, ia arraina izatea edo, agian, berriz enbrioi izatea. Mugimendu horretan gorputzetik jalgitze bat dago, elementuekiko besarkada bat (ura, argia, airea eta eguna).

Arrisku txikia hartuta, beharrezkoa zaigun bizi-energia askatzen da, are beharrezkoagoa ziurgabetasun-garaiotan.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 17(e)tik 2021(e)ko urriaren 24(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana