Mariana Castillo Deball-en erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko azaroaren 5(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • Mariana Castillo Deball-en erakusketa

Mariana Castillo Deball (Mexiko Hiria, 1975) artistak obra zabala osatu du ezagutza eta kultura nola ekoizten, irudikatzen eta zabaltzen diren aztertuz -zientziaren, fikzioaren eta ikusizko arteen arteko zirrituetan sartuta-, baita ezagutza eta kultura horiek Mexikoren koloniaurreko historia, une desberdinetan, besterendua eta ikertua izan den moduekin dituzten loturak aztertuz ere.

Bere interesguneetara halako hurbilketa kaleidoskopiko bat eginez, Castillo Deball arkeologiara, zientziara, literaturara eta teknologiara hurbildu da, eta arte garaikidearekin zerikusirik ez duten museo eta erakundeekin elkarlanean aritu da.

Bere lehen lanetatik hasita, artistak aztertu du nola dituen zoriak —besteak beste, igarotako denboraren, higaduraren, zatiketaren eta gizakiaren esku-hartzeen ondorioz— mugatzen, neurri handi batean behintzat, bai mundua deskribatzen ikasteko gure modua, bai lantzen ditugun kontakizunak berak ere. Interes horrek artefaktu jakin batzuk —hark “objektu deserosoak” deitzen dituenak— eta haien historia, haien bilakaerak, erreprodukzioak, besterentzeak eta desagertzeak ikertzera bultzatu du Castillo.

Haren estrategia formalak, askotan, arkeologoek beren aurkikuntzak “atzemateko” erabiltzen dituzten metodologietara hurbiltzen dira. Objektu horiek, edo ordezko irudi horiek, kontzeptualki, nahuen kulturako antzinako ixiptla noziora hurbiltzen dira, zeina irudikapen, irudi edo ordezko gisa interpreta daitekeen, baina baita azal gisa ere. Kontzeptu hori ezinbestekoa da Castillo Deballen azken hamarkadako proiektuetako asko ulertzeko.

Amarantus hitza, erakusketari izena ematen diona, grezierazko Αμ¿ρανθος hitzetik dator, eta sekula hiltzen ez den lore bat izendatzen du -hala nola, amarantoa, inoiz zimeltzen ez dena, ezinbesteko landarea Mexikoko elikadura tradizionalean. Amaranto-loreak “objektu deseroso” horiek -Castillo Deball hainbeste liluratzen duten gertakari historiko gorabeheratsuetako hondakin material horiek- denboran duten iraunkortasuna gogorarazten du.

Siegeneko Arte Garaikideko Museoarekin (Alemania) eta Mexikoko Arte Garaikideko Unibertsitate Museoarekin lankidetzan.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 5(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana