Antioko Musikaldia 2021: "Europar Borrokoan barna"

Zumarraga 2021(e)ko Irailak 18
  • Antioko Musikaldia 2021: "Europar Borrokoan barna"

ANTIOKO MUSIKALDIA 2021

Irailak 18: EUROPAR BARROKOAN BARNA

  • MUSBIKA ENSEMBLE

 

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta, kontzertuetara joateko gonbidapena beharko da.

- Kontzertuetara joan nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute kultur etxean, kontzertu bakoitzaren aurreko astean: 943.72.91.54 (9:00-14:00) / kultura@zumarraga.eus astelehenetik asteazkenera. Kontzertu bat baino gehiagorako batera eman daiteke izena.

- Eskaerak eskuragarri dauden gonbidapenak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira.

- Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu gehienez, eta gonbidapen bat eskatzailearen izenean izango da.

- Gonbidapena tokatu zaienei bakarrik abisatuko zaie.

- Gonbidapena aurkezten dutenak bakarrik sartu ahal izango dira ermitara.

- Kontzerturako sarrera 18:30etik aurrera baimenduko da.

- Autobus-zerbitzua eskainiko da, eta nahitaezkoa izango da gonbidapena aurkeztea:
Igoera: 18 45ean Korreosen
Jaitsiera: kontzertua amaitu ondoren

- Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea, bai elizan, bai autobusaren geltokian eta barruan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia19:30
  • LekuaAntioko ermita
    Zumarraga
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)

Non

Euskadi, auzolana