"Basoa"

Eibar 2021(e)ko Irailak 18
  • "Basoa"

Errefuxiatuak, atzo eta gaur 

Gurs zelaitik (duela 80 urte) gaur egun arteko bidaia. Basoa, estaltzen duena. Leku magikoa edo beldurgarria. Erreferentzia tragikoz betetako une bat estali eta ahaztarazi nahi izan zuen basoa bezala. Errefuxiatu-eremu bat, kontzentrazio-eremu bat… Gurs, ehunka pertsona pilatu eta hil ziren gunea. Gugandik hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena.

Gerrak eta pobrezia direla eta, beren lurretatik ihes egiten duten milaka errefuxiatuk gaur egun duten egoerari buruz hausnartzeko abiapuntua da Gurs. Gurs iragana eta oraina lotzen dituen zubia da.

Josu Mujika (koreografoa) eta Iñaki Salvador (konpositorea) elkarrekin ibili dira pieza zirraragarri hau sortzeko, errefuxiatuen drama eta artearekin eta kulturarekin duten harremana kontatzeko. Xabier Sukiak (idazlea) bere testuak eman ditu koreografiari laguntzeko, hura jantzi eta edertzeko. Zergatik, noiz arte, zergatik, zergatik...?

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaDantzaz Konpainia
  • Data 2021(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaErrebal Plaza
    Eibar
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana