Burutik

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Irailak 18
  • Burutik

Irailaren 18an Burutik taldea zuzenean ariko da Sanduzelai auzoan.

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSanduzelai Auzoa
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana