Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021

Donibane Lohizune 2021(e)ko irailaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 13(e)ra
  • Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021

Irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasiko da 2021. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala.

Bi urtez segidan taldeka nabigatu ondotik, berriz ere, bakarka nabigatzen ari ziren iazko larrazkenean Xilabako bertsulariak. Zipriztin txikiek ekarri zuten tsunamiak haren marka utzi zuen eta hortik hogeita lau bertsulari bizirik atera dira. Bakoitza bere ontzi eta bere bela-oihalarekin, aldeko haizea baliatu nahirik. 
 
Baina bakarkako Xilaban, bakoitza bere aldetik doala badirudi ere, denek osatzen dute ontzi zabal eta bakar bat, bertsuaren ontzi zaharberritua. Eta denak doaz itsaso beraren gainean, euskararen itsasoan. 
 
Elkarteko langile eta bazkide, bertsu eskoletako irakasle eta ikasle, bertsu plazetako antolatzaile eta bertsuzale, denak goaz ontzi berean, errimak arraun eta neurriak oihal, gure hizkuntzaren ipar orratza eskuetan harturik. 
 
Eta goazen bitartean, kantari goaz, bertsu kantari. Bertsu bakoitzean zabaltzen delako ontzia eta berritzen itsasoa.
 

EGUTEGIA

 
 
Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko irailaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 13(e)ra
  • LekuaIparraldeko hainbat herritan
    Donibane Lohizune
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana