Arineketan

Galdakao 2021(e)ko Irailak 19
  • Arineketan
  • Arineketan

Arineketan musika eta dantza emanaldia da. Duela 200 urte jasotako doinu eta erritmo tradizionaletatik abiatu eta, itxuraldatuz, gaurkotzea da helburua, jazz, pop edo latin musikekin jolastuz. Euskal dantza izanik proiektuaren mamia, Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) musikariek Haatik dantza konpainiarekin elkarlanean sortu dute ikuskizuna, eta esperientzia handiko musikariak izango dituzte oholtzan lagun, Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio (biolina) eta Agate Amilibia (txeloa).

Errepertorio tradizionala berritu eta gaurkotu daitekeela erakutsiko dute, umorez eta dibertsioz. Izango da zer kanta eta dantza.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaGaldakao
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana