ArteDrama Euskal Laborategia - ADEL 2021

Aulesti 2021(e)ko irailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 25(e)ra
  • ArteDrama Euskal Laborategia - ADEL 2021

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

Laborategiaren baitan, hainbat antzezlan taularatuko dira Aulestiko Pilotalekuan.

 

Egitaraua

Irailak 20
21:00. Axut! kolektiboaren Amua, frontoian.

Irailak 21
21:00. Horman Poster kolektiboaren Antigone, frontoian.

Irailak 22
21:00. Mauma Kolektiboaren Lurrun minez, frontoian.

Irailak 23
21:00. Mairu antzerki taldearen Iluntzen, frontoian.

Irailak 24
22:00. Benetan Be Teatroaren Porno vs Afrodita, frontoian.

Irailak 25
22:00. Artedramaren eta Huts Teatroaren Atzerrian lurra garratz, frontoian.

--

Sei egunetarako sarrerak aurretiaz erreserbatu daitezke Aulestiko Udaletxean (09:00etatik 14:00etara) edo 94-627 90 06 telefonora deituta.  Izen-abizenak eta kontaktatzeko bide bat (telefonoa, emaila...) eman beharko dira hartzen den sarrera bakoitzeko.

Lehenengo lau egunetarako sarrerak gonbidapenak dira. Ostiral eta larubatekoak 5€tan salgai. Sarrerarik geratuz gero, emanaldien egunetan, frontoian ere hartu ahalko dira.

 

Artedrama

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana