"La Ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria

Zierbena 2021(e)ko irailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "La Ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria

Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.

"La Ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea" erakusketak publikoari hurbiltzen dizkio museoko bildumako 36 artelanen erreprodukzioak, kalitate handikoak eta aire zabalean jarriak, arte-dibulgazioko programa honetarako bereziki diseinatutako gailu batean.

Oraingo honetan, museoko bilduma oparoa ezagutzera emateko helburuari beste asmo bat gehitzen zaio:haren galerietatik kanpora eramatea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa aurkezpen-formatu berezia, Kirmen Uribek (Ondarroa, 1979) asmatutakoa. Museoak eskatuta, eta haren lantaldearekin lankidetza estuan, idazleak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko hitz-sorta aukeratu zuen; hitz horiek, lehenengo letra hartuta eta alfabetoaren arabera ordenatuta, hari eroale bat izan dira, museoko bildumako zenbait artelan kontzeptualki multzokatzeko.

Hala, margolanak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak, argazkiak eta bideo-sorkuntzak, literaturan inspiratutako formatu berezi batean aurkezten dira; behatzailearen begirada berritzen da horrela, ikuspegi berriak eskaintzen baitira, baita artearen historiako garai eta mugimendu desberdinetako lanen, egileen eta arte-korronteen arteko harreman kitzikagarriak ere.

Kalitate handiko erreprodukzioen bidez, xehetasunak zehaztasun harrigarriz aurkeztuta eta fidagarritasun handiko koloreekin, ikusleek 36 margolan ezagut ditzake, bakoitza bere iruzkinarekin (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri). Iruzkin horiek dohainik lor daitezke, audio-artxiboak gailu mugikorretan deskargatzeko aukera ematen duen QR kode baten bitartez.

Kirmen Uribek aurkeztutako edizio honetan, ibilbidea kostaldean hasiko da, Ondarroan, eta, handik, Bizkaiko itsasertzean barrenako bidaia egingo du hurrengo hiru hilabeteetan –gaurtik, ekainak 28, urriaren 4ra arte–; astebete emango du hamalau herritan: Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Bakio, Armintza (Lemoiz), Plentzia, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz.

Parte hartuko duten herriak

  • uztailak 5–12 Ondarroa
  • ekainak 28–uztailak 5 Lekeitio
  • uztailak 12–19 Ea
  • uztailak 19–26 Elantxobe
  • abuztuak 2–9 Mundaka
  • uztailak 26–abuztuak 2 Bermeo
  • abuztuak 9–16 Bakio
  • abuztuak 23–30 Armintza
  • abuztuak 1 –23 Plentzia
  • abuztuak 1 –23 Getxo
  • abuztuak 30–irailak 6 Portugalete
  • irailak 13-20 Santurtzi
  • irailak 27–urriak 4 Zierbena
  • irailak 20-27 Muskiz

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaZierbena
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana