Liburu Baby Kluba online: "Colores"

Online 2021(e)ko Irailak 20
  • Liburu Baby Kluba online: "Colores"

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Ana Molinak Colores liburua irakurriko du. Kalandraka agitaletxeari esker, Leo Lionnik idatzitako eta ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Irailaren 20an, 18:15etatik aurrera, ikusgai egongo da.


Laburrean

Euskadi, auzolana