Liburu Baby Kluba online: "Hartza ehizatzera goaz"

Online 2021(e)ko Irailak 20
  • Liburu Baby Kluba online: "Hartza ehizatzera goaz"

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Monica Graciak Hartza ehizatzera goez liburua irakurriko du.  Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker,  Michael Rosenek idatzi eta Helen Oxenburyk ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Euskal Gorraken eskutik (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa).

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Irailaren 20an, 18:00etatik aurrera, ikusgai egongo da.


Laburrean

Euskadi, auzolana