Rataplán 2021 - Barakaldoko V. Kale Antzerki Jaialdia

Barakaldo 2021(e)ko irailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Rataplán 2021 - Barakaldoko V. Kale Antzerki Jaialdia

Edizio berezi honetan 8 ikuskizun izango dira irailaren 20tik 26ra. 19:30ean hasiko dira saioak, hilaren 24an, ostirala, izan ezik: egun horretakoa 23:00etan izango da. Jaialdia doakoa bada ere, edukiera kontrolatu behar denez, gonbidapenak eskatu beharko dira, hemen.

Ikusleen edukiera mugatzera behartu du Udala COVID-19ak eragindako egoerak, bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko. Horrela, bada, ikuskizun bakoitzerako gonbidapenak jaso beharko dira. Irailaren 13tik (astelehena) jaso ahal izango dira. Ikuskizun bakoitzean 220 toki egongo dira.

8 konpainiaren lanekin dator Rataplanen bosgarren edizioa, gehienak bertakoak, baina baita Kataluniatik eta Andaluziatik etorriak ere. Horrez gain, Barakaldo Antzokiaren laguntzaz osatu da programazioa, karteldegiko bi ikuskizun sustatu baititu Circo Escena 2021 zirkuituaren bidez, bai eta Zirku domoko zirku-tailer bat ere, irailaren 26an egingo dena.

Astelehenean, hilak 20, altxatuko da lehenengo aldiz oihala Konika Koletiboaren Nire sudurraren punta antzezteko. Asteartean, hilak 21, ikuskizunek aurrera jarraituko dute Barsantiren Somos la ley lanarekin. Asteazkenean, hilak 22, Hortzmugaren Al fin del camino. Ostegunean, hilak 23, helduko da Malas Compañíasen Zirkus.

Ostirala, hilak 24, berezia izango da, bi saio emango direlako. 19:30ean, Trapu Zaharraren Por hacer un favor...; 23:00etan, Zirkozaurreren Kobr3 antzezlana.

Larunbatean, hilak 25, Mur konpainiaren De tú a tú. Igandean, hilak 26, amaituko da Rataplán jaialdia, Chicharrón Circo Flamencoren Sin Ojana obrarekin.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko irailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • LekuaEskulturen parkea
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana