Getxo Folk 2021 - 37. Nazioarteko Folk Jaialdia

Getxo 2021(e)ko irailaren 22(e)tik 2021(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Getxo Folk 2021 - 37. Nazioarteko Folk Jaialdia

Getxo Folk jaialdiak askotariko egitaraua ekarriko digu aurten, eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera emango digu. Folkaren transmisioa familian, emakumearen rola generoan eta Astor Piazzolla tango musikagile handiaren jaiotzaren mendeurrena dira aurtengo egitarauaren hiru ardatzak. Horretan publiko eta publiko eta musika-gustu emanaldiak eta guztietarako eskaintza dago.

ORDAINPEKO KONTZERTUAK

Muxikebarri (Ereaga aretoa)
Sarrerak erosi

Irailak 22 (asteazkena)
ROBERTO & MIREN ETXEBARRIA: "Hamaikatxu kopla...pandero baten konture!"

19:00
8 €

Aita-alabak osatutako trikitilari bikote honek bere azken lana ekarriko digu, kopla zaharrak, ahotsa eta panderoa ardatz dituena. Abesti batzuk lehenengo aldiz aurkeztuko dira eta kopla herrikoietan oinarritutako piezez gozatzeko aukera izango dugu artista gonbidatuen eskutik.

Irailak 23 (osteguna)
JUDITH MATEO

19:00
10 €

Spotifyn milioi bat entzute baino gehiago eginda, Judith Mateok biolinaren benetako rockstar gisa finkatu da. Artista polifazetikoak El alma de un violín (Biolin baten arima) aurkeztu berri du, bere zazpigarren diskoa, alegia. Generoaren emakumezko instrumentistarik onenatzat jotzen dute eta askotariko sustraiak klasikoaren teknizismoarekin nahasteko gai izan da, agertokiaren gainean izaera menderaezina erakutsiz.

Irailak 24 (ostirala)
AMPARANOIA: "Himnopsis Colectiva"

19:00
20 €

Amparo Sánchez berak konposatu eta ekoitzitako lan berri batekin itzuli da, bere bizitza osoko bandarekin eta aparteko gonbidatuekin. Himnopsis Colectiva lanak cumbia nahasia, western, mugako rock hipnotikoa, Karibeko reggaea, pop progresiboa, elektronikoa, latin eta hiri-erritmoak dantzatzera eta esnatzera gonbidatzen gaitu. Argitaratu gabeko hamar abesti dira, eta hipnosiatik ateratzea proposatzen digute ereserkien bidez, non musikak maila kolektiboan konektatzen gaituen.

Irailak 25 (larunbata)
CARLOS NÚÑEZ

19:00
20 €

Carlos Nuñez gaiteiro galiziar ospetsua, bere ibilbide luzeari eta The Chieftains irlandarrekin batera egindako birei esker nazioarteko zirkuituan errespetatua dena, bere lanik famatuenetariko batzuk eskainiko dizkigu. Oraingoan, gonbidatu oso bereziak izango ditu ondoan, esaerako Xurxo bere anaia eta eta Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilari bikote nafarra (Elizagoien Ahizpak).

Irailak 26 (igandea)
BITARTEAN

12:30
8 €

Euskal Herriko eta Argentinako doinu eta erritmoak uztartzen ditu folk talde hernaniarrak. Aurtengo jaialdian, azken urteetan sortu dituzten kantuez eta hainbat moldaketez osatutako kontzertua eskainiko digute, eta Kreole bere azken diskoa aurkeztuko digute. Azken horretan Argentinako erritmo eta abangoardiako melodiak eta euskal akordeoi, perkusio, txistu eta albokak bateratzen dira.

Irailak 26 (igandea)
FABIÁN CARBONE – CIEN AÑOS DE PIAZZOLLA

19:00
10 €

Fabián Carbonek, Astor Piazzolla tangoaren berritzaile handiaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, konpositore ospetsuaren maila handiko obrez osatutako kontzertua eskainiko digu. Biolina, bandoneona, pianoa eta kontrabaxua, generoari ekiteko orduan ezinbesteko instrumentuak, Mariel Martinezen ahots liluragarriari bateratuko zaizkio.

DOAKO KONTZERTUAK

Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)
Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera

Irailak 25 (larunbata)
TITIRITEROS DE BINÉFAR

12:30
Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera

Txotxongilo handiekin, doinuekin eta beste elementu plastiko batzuk gerturatuko dizkigute Titiriteros de Binéfar taldeak, hain ezagun eta ikusleek txalotuak egin dituzten abestietan oinarritua. Jai zoragarria non txiki zein handiak erderki igaroko duten!

Irailak 25 (larunbata)
TRAKAMATRAKA

17:00
Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera.

Birziklatutako materialekin egindako musika-tresnak dibertimenduarekin uztartzen dira saio didaktiko honetan. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplexua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia bateratzen Trakamatraka proiektuak: musika aniztasuna, sormena eta irudimena eta ingurumenarekiko errespetua.

Getxoko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana