Ilustratzailearen Txokoa: Ana Ibañezen erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko irailaren 22(e)tik 2021(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Ana Ibañezen erakusketa

2012ko urrian Aiete Kultur EtxeanTxokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero, Irrimarra bikotea (Irene Irureta eta Karmele Gorroño). Orain, Ana Ibáñezen txanda da.

Ana ibáñez (Iruñea, 1972)

Ana Ibañez Elosua Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon, eskultura alorrean. Halaber, grabatu eta estanpazio teknikak ikasi zituen Iruñeko Arte Eskolan. Ana Ibáñez-ek zirriborro egile, marrazkilari eta eskulturagile gisa definitzen du bere burua. Bere lanak teknika ezberdinen mugak hausten ditu, eta bertan, hariak, papera eta marrazketa uztartzen ditu.

Taldekako zein bakarkako hainbat erakusketetan parte hartu du. Banakako erakusketen artean, honakoak nabarmendu daitezke: Zizur Nagusiko Kultura Etxean, Biguina eta beroa (2004); Koloreak eta hariak, Gayarre Antzokian (2003); edo Haragi barruko lorategiak, Molmar arte galerian (2002). Taldekako erakusketei dagokienez, 2019an Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean gauzatu zen Imajinarioak erakusketa azpimarratu daiteke. Bertan, belaunaldi ezberdinetako berrogeita lau ilustratzaile nafarren lanak izan ziren ikusgai. Tartean, Ibañezenak.

Jasotako sari eta beken artean, Iruñeko Gazte Sarien XIV. deialdian Eskulturako 2. saria eta pinturako 3. saria irabazi zituen. Hainbat irudidun liburu argitaratu ditu, Dani Martinera idazlearekin batera. Idazle-ilustratzaile bikote honek 2018ko Etxepare Album Ilustratu saria eskuratu zuen, hain zuzen, Cosimoren katiuskak (Pamiela, 2018) obrarekin. Hala ere, ez zen sari honetara aurkeztu zen lehen aldia: izan ere, aurretik, egileek  hainbatetan saiatu ziren helburu honetan. Hankaz gora du amak mundua (Liburu Iletsuak, 2015) eta Jonek Jone izan nahi du, (Liburu Iletsuak, 2017) liburu irudidunak sariketara honetara aurkeztu zituzten. Saria eskuratu ez, baina Ibañezek ilustratu eta Martiarenak idatzitako bi liburu hauek autoekoizpenaren bidetik plazaratu zituzten. Horretarako, “Liburu Iletsuak” zigilua sortu zutelarik. Aipatutako hiru izenburuak, gainera, Euskadi Literatura Sarietan hautagai izan dira, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean. 2020an argitaratu zen Ibañezek ilustratu eta Martiarenak idatzitako azken albuma: Amonarenean Kea. Hau ereautoekoizpenaren bidetik plazaratu zuten.

Bere formazioarekin aurrera eginez, Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin burutzen dituen “MarraziOak” ilustratzaileentzako tailerrean parte hartu zuen Ibañezek 2019an eta, 2018an, Iruñeko Udalaren babesarekin Galtzagorri elkarteak burutzen duen Biko-Teka idazle eta ilustratzaileentzako Topaketetan. Azken honetan, Dani Martirenarekin batera. Hain zuzen ere, bertan abiatu zuten Etxepare Saria jaso zuen Cosimoren katiuskak lana. Biko-Tekako 2021eko edizioan, Ibañez-Martirenak autoekoizpenaren inguruan formazio saio bat eskaini zieten Topaketetan parte hartzen ari ziren sortzaileei.

 

Radio Euskadin egindako elkarrizketa:

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/iflandia/detalle/7834889/dani-martirena-ana-ibanez-nos-presentan-su-ultimo-libro-infantil/

Egilearen Instagram kontua:

www.instagram.com/anaielosua/

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko irailaren 22(e)tik 2021(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAstertetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana